Swap kontratua: marko kontzeptuala, legezko oinarriak eta jurisprudentzia- doktrina
View/ Open
Date
2022-02-24Author
Barandica Santos, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Kontratu berri baten inguruan mintzatuko gara lan honetan. Entzuna ez den negozio juridikoa aztertzen da, hain zuzen ere Swap kontratua. Ezaguna ez den arren hainbat bezeroentzat arazoak suposatu ditu, honek emandako emaitza negatiboak zirela eta. Behin egoera hura zela ikusita auzitegiek erabaki behar izan zuten bizio-errorea zegoen edo ez, eta horren arabera kontratuaren deuseztasuna aldarrikatu. Bezeroen babesa ardatza izango da, eta entitateek eman beharreko segurtasuna azaldu eta aztertuko da. Bestalde, nazioarteko zuzenbidean ere murgilduko gara. Batetik, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako interpretazioa eta bestetik gure inguruko herrialdeek duten araudia permuta aldakorreko kontratuen inguruan aztertuz. Baita ere irakurleari informazio gehigarria ematen zaio erantsian jasotzen denarekin. Hortaz, kontratu konplexu baten azterketa du xede lan honek, bezeroa babesteko asmoz eta ulergarria egiteko nahiaz.