Xixiliren eskultura: kontserbazio egoera eta esku-hartze proposamena
View/ Open
Date
2022-02-25Author
Oteros Echeverria, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Xixiliren eskultura José Luis Butrónek (Bilbo, 1933) 1980an egindako hormigoi armatuzko
lamia bat da, eta Bermeoko portuan kokatuta dago. Artelanak 40 urte baino gehiago
daramatza esku-hartzerik jasan gabe, eta ondorioz, bere kontserbazio egoera larria da.
Kanpo narriatzaileei etengabeko esposaketak hormigoi armatuan hainbat kalte eragin
ditu, batez ere armaduraren oxidazioarekin zerikusia daukatenak. Ondorioz, artelanaren
egonkortasun fisiko eta kimikoa kolokan egoteaz aparte, bere irakurketa zuzena
oztopatzen duten narriadura estetikoak nabarmenak dira ere.
Bere teknika eta kontserbazio egoera aztertu ondoren, Gradu Amaierako Lan honek
Xixiliren eskulturaren esku-hartze proposamena jasotzen du. Era berean, artelanaren
ezaugarri eta beharrei modu fidelenean moldatzeko asmoarekin, proposamen hau
garaiko dokumentazioa eta autorearen iritzia kontsultatu ondoren gauzatu da; gainera,
prebentziozko kontserbazioaren garrantzia azpimarratzen da artelanaren kontserbazioa
epe-luzean bermatzeko asmoz.