Arkeologia eta gaur egungo gizartea
Abstract
GRAL honetan, arkeologia eta gaur egungo gizartearen arteko harremanaren nolakotasuna aztertzen saiatu gara. Gai konplexua eta abstraktua den arren, gizartea eta arkeologiaren arteko harreman aldakorrak aurrera pausuak ematen ari dela aipatzekoa da lan honetan eta hori hobetzeko aurkeztutako ekimen eta mekanismo ezberdinen azterketa aurkeztea helburu daukagu.
Horretarako, Ondarea definitzen saiatu naiz, gutxienez kontzeptuaren hurbilketa bat lortuz eta Ondarea gizartean daukan eragina azpimarratu dut, batez ere, herri baten identitate amankomuna sortzeko orduan. Ondarearen ideiarekin batera, Ondarearen kudeaketa aztertu dugu modu laburrean. Atal honetan, Ondarearen babesa eta kontserbazioa bultzatzen duten legedia aipatu eta arkeologiak dituen problematika ezberdinak aurkeztu ditut. Ondoren, arkeologia eta gizartearen arteko harremanaren garapena aurkeztu dugu, gizarteak arkeologian izandako interesaren areagotzea, batez ere, 1945 urtetik aurrera eman zena, ongizate estatuaren sorrera eta identitateak indartzeko Ondarearen erabilpena areagotu zenean. 1960ko hamarkadan, dibulgazioaren erabilpena zabaldu zen, gizartea parte hartze aktiboa bihurtzea eskatzen zuenean, turismo kulturalaren eraginpean. Hori aztertuta gaur egungo dibulgazioan erabiltzen diren mekanismoetan zentratu naiz, gizartearen arreta helburu daukatenak; bisita gidatuak, baliabide didaktiko ezberdinak, pentsa eta sare sozialak besteak beste.
Horrekin batera, mekanismo ezberdinen eraginkortasuna ikusteko Euskal Autonomi Erkidegoko bi museoen analisia egin dut; BIBAT museoa eta Bilboko Arkeologi museoa. Bertan, baliabide didaktiko ezberdinak aurkitu ditut, bisita gidatuak, ikus-entzunezko baliabide asko, Ondarearen testuingurua azaltzeko balio dutenak, eta batez ere, hezkuntzari zuzendutako hitzaldi eta tailer ezberdinak.
.
Hala ere, museoen egokitzapena gauzatu den arren jendearen artean oraindik Ondarea eta arkeologia kontzeptu urrunak izaten jarraitzen dute, bibliografiaz gain, egindako inkesta baten emaitzek argitzera ematen duen ideia baita. Hori aldatu eta harremana hurbiltzeko egin daitezkeen eta beharrezkoak diren elementu ezberdinak aipatu ditugu lanaren azken zatian, ondorio moduan. Horien artean, hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen dugu. Hau da, hezkuntza munduan arkeologia eta Ondarearen garrantzia azpimarratzea beharrezkoa ikusten dugu, haren babesa eta kontserbazioaren alde egoteko. Halaber, hezkuntzaren bitartez, jendearen jakintza-maila altuagoa izateko aukera egongo zen. Beste problematika bat, dibulgazioan, erakusten den objektuei garrantzi osoa ematea da. Izan ere, arkeologoek Ondarea zabaltzeko ahaleginak egiten dituzte eta askotan testuinguru falta somatzen da. Ez bakarrik Ondarearen inguruan dagoen testuingurua baizik eta arkeologiak jarraitutako metodologiarena ere.