Show simple item record

dc.contributor.advisorRodríguez Fernández, José
dc.contributor.authorEizagirre Guenaga, Araitz
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T14:21:13Z
dc.date.available2022-03-07T14:21:13Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55716
dc.description87 p. : il. -- Bibliogr.: p. 25-26
dc.description.abstractLan honetan Arroa Behea inguruko baserriak eta bertako bizimodua landuko dira, XX. mendearen 30eko hamarkada eta 80ko hamarkada bitartean. Azken hamarkadetan gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan aldaketa handiak eman dira eta horrek baserriari eta baserriko bizimoduari modu zuzenean eragin dio. Beraz, lan honen bidez eraldaketa horien aurreko edo bitarteko baserri mundua eta bertako bizimodua dokumentatu da, ahanzturan erori ez dadin. Modu horretan, lehenik eta behin, baserriaren egitura aztertuko da. Hau da, baserriak non kokatzen ziren, zer nolako lurrak erabiltzen zituzten, horien jabea nor zen, etab. Hori guztia, ordea, baserria osotasunean harturik landuko da. Izan ere, baserriak eraikuntza soil gisa landu beharrean horren eraginpean zeuden egitura auxiliar, lur, mendi eta errekak ere aztertuko dira. Ondoren, baserriaren baitako jarduerak azalduko dira. Hots, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, frutagintzaren eta sagardogintzaren inguruko ezaugarriak eta zein lan egiten ziren. Horrez gain, ekoitzitako elikagaien eta hazien kontserbazioa nolakoa zen. Gero, soberakinaren kudeaketa zer nolakoa zen azalduko da. Beste era batera esanda, salmenta non, noiz eta nola ematen zen. Aldi berean, ekoizpena gauzatu ahal izateko eta bizirauteko baliabideez nola hornitzen ziren landuko da: ura, egurra, metalezko eta zeramikazko elementuak eta arropak nondik lortzen zituzten. Etxean ekoizten ez zituzten elikagaien horniketa ere bilduko da. Bestalde, bildutako toponimia ere ikuspuntu historikotik landuko da. Halaber, ondarearen kudeaketaren ikuspuntua ere jorratuko da. Izan ere, ekonomiaren eta gizartearen aldaketa horren adibide argia diren poligono industriala eta autopista tarteko Arroa Behea inguruan baserri ugari bota ziren, bizimodu horren amaiera ekarriz. Gainera, poligonoak zein autopistak baserrien arteko harremanak hautsi ditu, bideak guztiz aldatu baitira eta bi elementu nagusi horiek erdigunea hartu baitute. Hala, baserri/etxe multzoak sortu dira eta multzo horien arteko harremana oso murritza da. Beraz, jakina da baserriei kalte nabarmena egin dietela bi elementu horiek. Azkenik, etorkizunerako ikerketa bideen inguruan hausnarketatxoa burutuko da. Eremu txikietako eta gizarteak bazterrean utzitako baserria eta haren inguruko bizimodua ikertzea beharrezkoa dela aldarrikatzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbaserriaes_ES
dc.subjectArroa Behea
dc.subjectXX. mendea
dc.subjectbaliabideen ustiapena eta horniketa
dc.titleAro Moderno eta Garaikideko gizarteen arkeologia: Arroa Behea inguruko baserriak eta bertako bizimodua XX. mendean, ahanzturan erortzeko zorian dagoen errealitateaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T07:30:38Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister113614-870291-09
dc.identifier.gaurassign114693-870291


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record