Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorZuriarrain Asurmendi, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T14:42:55Z
dc.date.available2022-03-07T14:42:55Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55724
dc.description41 p. -- Bibliogr.: p. 38-41
dc.description.abstractChris Wickham historiagileak Framing the Early Middle Ages (2005) liburuan Goi Erdi Aroko gizartea azaltzeko bi eredu idealen harreman dialektikoa proposatu zuen. Batetik, ekoizpen modu feudala, eta bestetik, nekazarien ekoizpen modua. Azken hau, berritzat har daiteke Erdi Aroaren inguruko historiagintzan. Kategoria honen bitartez kontzeptualizatzen ditu Wickhamek Goi Erdi Aroko landa-komunitate erlatiboki autonomoak. Ekoizpen modu hau eredu ideal gisa eraikitzen du, horretarako, antropologiaren eta ekonomiaren alorreko lanetatik ateratako zenbat ezaugarritan oinarrituz. Oro har, hiru dira bere erreferentziazko obrak: Marshall Sahlinsen Stone Age Economics (1972), Ester Boserupen The Conditions of Agricultural Growth (1965) eta Claude Meillassouxen Femmes, greniers et capitaux (1975). Gradu Amaierako Lan honetan zehar, hain zuzen ere, Wickhamek proposatutako nekazarien ekoizpen moduaren oinarri teorikoak aztertzen dira. Bide horretan, lehenbizi, nekazarien ekoizpen moduaren ezaugarriak aurkezten dira. Era berean, Wickhamen proposamenaren kokapen teoriko bikoitza egiten da: lehenik, Goi Erdi Aroari buruzko historiografia marxistaren baitan, eta bigarrenik, ekoizpen modu prekapitalisten inguruko azterketetan. Nekazarien ekoizpen moduaren oinarri teorikoen azterketa egin ostean, bi obra ezarri ditut kategoria honen ardatz nagusi gisa: M. Sahlinsena eta E. Boserupena. Izan ere, lehen lanetik, oro har, komunitate primitiboak ezaugarritzeko nolakotasunak hartzen ditu Wickhamek, bereziki, ekoizpenaren antolaketaren eta ekoizpen-unitateen barne zein kanpo harremanen ingurukoak. Bigarrenetik, ordea, ideia partzialago batzuk erabiltzen ditu soilik, gehienbat, demografiari, garapen teknologikoari eta presio soziopolitikoari dagozkionak. Hirugarren erreferentzia den C. Meillassouxen kasuan, ordea, bere eraikuntzatik hartutako osagaiek oso bazterreko papera jokatzen dutenez, ez da obraren inguruko analisirik gauzatu. Modu berean, lan honen bitartez, aipatutako lanen testuinguru intelektuala jorratzen da. Azken batean, Wickhamen erreferentzia zuzenak ez diren zenbait autoreren ideiak zeharka iristen baitira bere proposamenera. Batetik, A. V. Chayanov aipa daiteke, Wickhamek bere lan-kontsumo balantzearen nozioa baliatzen du. Bestetik, antropologia ekonomikoaren alorreko beste zenbait autore aipatzen dira, batik bat, gizarte primitiboen inguruko jarraibideak ezarri dituztenak.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectekoizpen moduakes_ES
dc.subjectChris Wickham
dc.subjectmarxismoa
dc.subjectGoi Erdi Aroa
dc.subjectantropologia
dc.subjectekonomia
dc.titleChris Wickhamen proposamenaren harira: nekazarien ekoizpen moduaren oinarri teorikoakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T06:35:28Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister113288-873329-09
dc.identifier.gaurassign114281-873329


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record