Show simple item record

dc.contributor.advisorMunarriz Ibarrola, Amaia
dc.contributor.authorIrastorza Adin, Amaiur
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:05:06Z
dc.date.available2022-03-07T15:05:06Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55735
dc.description48 p. : il.-- Bibliogr.: p.30-31
dc.description.abstractEuskaraz ikasten diharduten helduen diskurtso gaitasunak aztertzea da lan honen helburu nagusia, beti ere ahozko ipuin-kontaketak oinarri hartuz. Horretarako, Ipar Euskal Herriko euskaltegi batean B2 mailan dauden 6 helduren ahozko narrazioak aztertu dira, kontuan izanda Helduen euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) arabera, B2 mailan narrazioen ulermen eta ekoizpena ageri direla jada bereganatuta edota bereganatu beharreko testu-generoen artean. Hainbat dira haur euskaldunengan ahozko narrazioetan gaitasun diskurtsibo-linguistikoak aztertu dituzten lanak (Almgren & Manterola 2013, Lascano & Manterola (argitaratzear), Manterola 2012, Manterola 2015…). Lan horietan elebitasun profil desberdina duten bi taldeen (euskara lehen hizkuntza dutenak eta euskara murgiltze bidez jaso dutenak) ahozko ekoizpenak aztertu dira longitudinalki. Haurren ahozko narrazioetako trebetasun linguistiko-diskurtsiboak aztergai izan dituzten ikerketa horiek erakutsi dute elebitasun profil desberdinetako haur elebidunen artean antzekotasunak daudela zenbait trebetasun diskurtsiboetan, besteak beste, ipuina kontatzeko autonomian, eta egitura narratiboan eta antolatzaile eta artxikonektoreen erabileran. Aldiz, beste batzuetan (hiztegia, izen-kohesioa, aditz-kohesioa), bi taldeen arteko aldeak aurkitu dira. Lan honetan, aurreko horiei jarraituz, beste elebitasun-profil batek dituen gaitasun linguistiko-diskurtsiboak aztertu ditut, euskara heldutan ikasten ari direnenak, hain zuzen. Bigarren hizkuntzaren jabekuntzako ikerketek erakutsi dute elebidun berantiarrek elebidun goiztiarrekiko hainbat ezberdintasun agertzen dituztela hizkuntza prozesatzerakoan, eta hain zuzen hori aztertu nahi izan dut. Lanaren corpusa honakoa da: euskalduntzen ari diren helduen 6 ahozko narrazio (N= 6), haurren ikerketen dispositibo berbera baliatuz jasotakoak. Ahozko narrazio horietan honako 4 alderdi hauek aztertu dira: Kontaketarako autonomia, egitura narratiboa eta testu antolatzaile eta artxikonektoreen erabilera, Lexikoa eta ezjakintasunaren aurrean hartutako jarrerak, izen kohesioa eta aditz kohesioa. Emaitzek erakutsi dute, parte hartzaileek oro har autonomia handia dutela, ehuneko kopuru handi batek egitura narratibo osatuak egiteko gaitasuna duela eta testu antolatzaileen erabilera handiena gaur egun euskara presenteen eta erabilien duten parte hartzaileek egiten dutela. Lexikoaren inguruan esperotakoa baina transferentzia gutxiago aurkitu dira frantsesetik, eta hiztegi aberastasun handiena, eremu euskaldunena dutenek edota euskarazko kontsumo handia dutenek erakutsi dute. Izen-kohesioan ipuineko pertsonaia guztien agerpen eta azalpenak ez dira eman espero zen bezala eta aditz-kohesioari dagokionez, denbora ainguraketa nahikoa kopuru txikian eman da eta denbora hausturak ere egin dituzte, gehienak euskara beranduago bereganatzen hasi diren parte hartzaile horiek; agerian utziz, beraz, aditz kohesioaren alderdia, alderdi zailagoa izan daitekela aurretiko ikerketek aipatu bezala. Emaitzen ondorio gisa, elebitasun- profil desberdinetan hizkuntza jabekuntza prozesuan ematen den alde handiena alderdi linguistikoetan antzematen dela baieztatu da, lehenagotik egindako zenbait ikerketetan esandakoa berretsiz. Aldiz, gaitasun diskurtsiboetan, profil bateko zein besteko elebidunetan aldea ez dela horren handia ikusi da, testuinguruaren, eskolatze hizkuntzaren, adinaren edota egunerokotasuneko hizkuntza kontsumoaren eraginez. Bestalde, lanaren inplikazio didaktikoei dagokienez, lan honek aukera eman du identifikatzeko zein alderdi diskurtsibo-linguistiko diren zailagoak ikasten heldu hauentzat eta, beraz, zeintzuk landu beharko liratekeen gehiago ikuspegi didaktiko batetik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleDiskurtso-gaitasunen azterketa euskaraz ikasten diharduten helduengan: ahozko ipuin-kontaketak aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-04T07:36:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister113772-837470-09
dc.identifier.gaurassign114033-837470


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record