Show simple item record

dc.contributor.advisorLorenzo Jiménez, Jesús
dc.contributor.authorLeunda Prieto, Jokin
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:26:13Z
dc.date.available2022-03-07T15:26:13Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55743
dc.description26 p. : il. -- Bibliogr.: p. 24-26
dc.description.abstractEsklabotzaren terminoa oso elastikoa da, are gehiago Erdi Aroan. Modu askotan uler eta interpreta daiteke. Lan honen helburua Erdi Aroko mundu islamikoko esklabotzan murgiltzea da eta honen aurpegiak azaltzea eta interpretatzea. Lan honekin hastean eta iturriak irakurtzean, hainbat galdera planteatu nizkion neure buruari: Erdi Aroko mundu islamikoa gizarte esklabista zen ala esklaboak zituen gizartea zen? Zer diote iturri klasikoek gai honen inguruan? Hauek diotena betetzen da ala kontraesanak daude? Historialariak bat al datoz mundu islamikoko esklabotza definitzean? Nire hipotesia honako hau zen: mundu islamikoa esklaboak dituen gizartea da, oinarri teologikoak dituena batik bat. Oro har, lan honen helburu nagusia historia soziala egitea da, kasu honetan Erdi Aroko mundu islamikoko esklabotza aztertuz. Hipotesi hau frogatzeko lehenik eta behin iturri klasikoetara jo, lehena noski Qurˀān-a batik bat esklabotzarekin lotura duten pasarteak irakurri ditut. Honetaz gain, Lege Islamikoaren hainbat interpretazio ere irakurri beharrekoak dira. Bi iturri hauek dira mundu islamikoko esklabotza ulertzeko oinarriak. Hauetaz gain noski Bernard Lewis edota William Phillips bezalako autoreak funtsezkoak dira gai hau ulertzeko orduan. Lanaren emaitza nagusiei dagokienez, nire hipotesia frogatu dut, hau da, mundu islamikoa esklaboak zituen gizartea zen, ez zen gizarte esklabista. Gizarte hau oinarri teologikoetan zegoen antolatua, baita esklabotza ere. Hala ere, Qurˀān-ean hainbat kontraesan aurkitzen dira. Adibidez, alde batetik Qurˀān-ak dio esklaboa ondo tratatu behar dela, baina bestalde dio jaunak esklaboaren heriotzaren gaineko kontrola duela. Bestalde, nabarmendu beharra dago ere normalean gizarte mota askotan bezalaxe, jaiotzak ezartzen zuen indibiduoaren posizioa gizartean. Hala ere, hainbat esklabok goi mailako karguak okupatu zituzten, sarritan beraien jaunen alabekin ezkondu ziren eta hainbat testu klasiko daude jaunak bere esker ona adieraziz bere menpekoari. Hala ere, esklaboaren estatusa beti buruan eduki behar dugu, esklaboak ziren, beraien jaunaren menpekoak eta batzuetan hauen aurka eta beraien egoeraren aurka aldarrikatu zutenak, azken honen adibide Zanŷ errebolta. Lan honetan esklabotzaren aniztasuna eta desberdintasunak azaltzen saiatu naiz. Ondorio nagusi gisa aipatzekoa da esklabotza gizarteko alor guztietara iristen zela, hain zuzen ere, ez ziren soilik ekonomiara bideraturiko indibiduoak, arlo sozialean, esaterako, beraien garrantzia eduki zuten. Etorkizunari begira lan honek hainbat galdera zabalik 2 uzten ditu hauen erantzuna jakiteko gaia ikerketara bideratu beharko litzatekeena. Esaterako, emakume esklaboen garrantzia ohaide izateaz gain edota esklaboen errebolten ingurukoak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectesklabotzaes_ES
dc.subjectmundu islamikoa
dc.subjecterlijioa
dc.subjectgizakien estatusa
dc.subjectgiza alderdia
dc.titleEsklabotza mundu islamikoanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T07:30:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister113565-872795-09
dc.identifier.gaurassign114656-872795


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record