Show simple item record

dc.contributor.advisorEzeizabarrena Segurola, María José ORCID
dc.contributor.authorTardienta Zurbano, Uxue
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T16:18:34Z
dc.date.available2022-03-07T16:18:34Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55762
dc.description24 p. -- Bibliogr.: p. 22-24
dc.description.abstractHiztun baten egunerokoan hizkuntza batekiko jarrera eta ohiturek ondoren hizkuntza horren ekoizpenean eraginik duten ala ez ikusiko dugu lan honetan. Horretarako, lehenik, adituek hizkuntzaren higaduraren gaiaren inguruan diotena ikusiko dugu; hizkuntza bat hitz egiten ez bada ea galdu daitekeen. Horretarako, Hizkuntzaren Higadura aztertuko dugu eta Schmid (2008) -en ideia: “hizkuntza hitz egiten den komunitatearekin haustura dagoenean hizkuntzaren ala hizkuntza gaitasunen galtzea egonen da” gure ikerketan ere betetzen den ala ez ikusiko dugu. Beraz, Schmid (2008)-en ideia nik hipotesitzat hartuko dut. Hau izanen da lanaren gakoa, puntu honetatik abiatuta nire lana jorratuko dut. Nire lan honetan aztergai ditudan parte-hartzaileek ezaugarri jakin batzuk dituzte: denak D ereduan matrikulatutakoak dira, adin berekoak dira denak eta ondoz ondoko elebidunak (gaztelania ama hizkuntza eta euskara 2-3 urterekin ikasi zuten); beraz, gure gizartean presente dagoen elebitasunaren gaia azaldu egingo dut, gainetik bada ere. Bestalde, egun parte-hartzaileek euskararekin duten kontaktuan oinarrituz, hau da, hizkuntza ohituretan oinarrituz, bi parte-hartzaile talde bereizi ditut. Horrez gain, Nafarroako eremu mistoan bizi dira. Ondorioz, gazte hauen ingurunearen inguruko datu batzuk azaleratuko ditut, izan ere, inguruak eragina baitauka hiztunengan; ez da berdina euskara biztanle guztiek dakiten herri batean bizitzea edo gutxi batzuk bakarrik dakiten batean bizitzea. Ondoren, Schmid (2008)-en ideia nire ikerketan ere betetzen den ala ez ikusiko dut. Horretarako, metodologia zehatz bat jarraitu dut: partaideei eginiko galdetegi eta elkarrizketak. Alde batetik, galdetegien bidez gazteek euskararekiko duten atxikimendua ikusi dut eta haien egungo euskararekiko egoera zein den ikusi dut. Beste alde batetik, hiztunei eginiko elkarrizketekin haien hizkuntza gaitasunak aztertu ditut. Elkarrizketak transkribatu ondoren, hortik datu batzuk atera ditut. Datu horietan aztertu ditudan gaiak, adibidez, hauek dira: ergatiboa, lokailuak, hizkuntzaren kontsistentzia eta jariakortasuna. Beraz, gai hauek kontuan hartuta Schmid (2008) -en ideia nire ikerketan betetzen den ala ez ikusiko dut. Azkenik, datu guztien emaitzak izanik, ondorioak aipatuko ditut: orokorrean Schmid (2008) -en ideia eta nire ikerketak bat datoz, salbuespenak salbuespen. Eta amaitzeko, ateratako datuen iturriak ipiniko ditut.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthizkuntzaren higaduraes_ES
dc.subjectelebitasuna
dc.subjectgazteak
dc.subjecthizkuntza ohiturak
dc.subjectondoz ondoko elebidunak
dc.titleGazte elebidunen euskara gaitasunak, hizkuntza ohiturak kontuan harturikes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-03T07:30:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister113611-852359-09
dc.identifier.gaurassign114118-852359


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record