UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Hizkuntza-arazoak dementziadun elebidunengan

Thumbnail
View/Open
GrAL_Aibar.pdf (444.9Kb)
Date
2022-03-08
Author
Aibar Berasaluce, Ane
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/55775
Abstract
Gradu Amaierako lan honen helburu nagusia da alzheimerrak hizkuntzari nola eragiten dion aztertzea bereziki elebidunengan. Horretarako, literatur berrikusketa bat burutu dut, nazioartean alzheimer gaitzaren eta bereziki honek hizkuntzan eragiten dituen sintomen inguruko lanetako batzuk hautatu eta bertako emaitza nagusiak ekarri ditut. Euskal alzheimerdunen inguruko lanik ez dagoela ikusita, lan honekin ekarpen txiki bat egin nahi izan dut, alzheimerrak hizkuntzan eragiten dituen arazoak euskaraz nolakoak izan litezkeen eta horren inguruko hausnarketa eskainiz. Dementzia egunerokoan eragiten duen ezgaitasun kognitibo, kroniko, progresibo eta endekapenezkoa da, eta hainbat mota bereizten diren arren, ezagunena alzheimerra da. Sintomei dagokienez, ohikoenak honako hauek dira: momentuko gertaerak eta izenak ahaztea, arreta mantentzeko ezintasuna, apatia, depresioa, desorientazioa, konfusioa, jarrera aldaketak eta ibiltzeko zein hitz egiteko arazoak. Hizkuntza-arazoak dementzietako ohiko sintoma dira eta alzheimerraren kasuan, ohikoenak honako arazo hauek dira: esanahirik gabeko hitzak ekoiztea, hitzak ekoizteko zein ulertzeko zailtasunak, parafasiak eta izenordainen erabilera okerra. Horrez gain, alzheimerra endekapenezko gaixotasuna izanik, ikerketa longitudinalek erakutsi dute denborarekin hizkuntza eta hizkuntzazko emaitzek okerrera egiten dutela. Hainbat lanek erakutsi dutenez, elebitasunak dementzien sintomen agerrera atzeratzen du, izan ere, sintomak elebidunengan elebakarrengan baino beranduago azaleratzen dira. Hizkuntza-arazoez ari garela, alzheimerrak elebidunaren bi hizkuntzetan duen eragina aztertzerakoan, ikerketen emaitzak ez datoz beti bat: lan batzuetan ikusi da hizkuntza-arazoak antzerakoak direla alzheimerdun elebidunen hizkuntza guztietan. Beste lan batzuetan, berriz, ikusi da hizkuntza-arazoak elebidunen hizkuntza batzuetan beste batzuetan baino larriagoak izan daitezkeela. Gainera, eragina ezberdina dela aurkitu dutenen artean, lan batzuetan, lehen hizkuntza (H1) ageri da kaltetuen eta beste batzuetan, aldiz, bigarren hizkuntza (H2). Alzheimerrak elebidunen hizkuntzetan nola eragiten duen jakiteko, elebidunen hizkuntza guztiak aintzat hartu behar dira, bai ebaluazioa egitean, eta baita esku-hartzean ere. Alzheimerdun euskaldunen kasuan, ez dago hizkuntza-arazoen inguruko ikerlanik. Orain arte ikertu gabekoa den ikerketa-alor honi heltzeak hainbat informazio eskainiko luke hizkuntzaren funtzionamenduaz, eta baita elebitasunaz ere. Izan ere, euskaldun guztiak elebidunak dira, eta euskara eta gaztelania/frantsesa tipologikoki oso ezberdinak izanik, alzheimerrak horiengan ezberdin eragitea espero liteke. Ez dago zalantzarik alzheimerdun euskaldunen ikerketari heltzeko, batetik, behar-beharrezkoa izango dela hizkuntza-guztiak eta horietako osagai guztiak aztertzea, eta bestetik, luzera begira sintomen garapena nolakoa den aztertzea. Horrek aukera emango du ikusteko ea alzheimerdun euskaldunengan ageri diren hizkuntza-arazoak beste hizkuntza batzuetan ageri direnen antzekoak diren.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka