UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Komunitate piriniotar baten hastapenetan: Zaraitzu haraneko tokiko gizartea XI. mendean

Thumbnail
View/Open
GrAL_Permach.pdf (542.1Kb)
Date
2022-03-08
Author
Permach Agirre, Izei
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/55784
Abstract
Lan honen helburua XI. mendeko Zaraitzu haraneko gizarte arkitektura aztertzea izan da. Asmo horrekin Leireko Becerro Antiguo izeneko kartulariora jo dugu. Hain zuzen, bertako agiriak jasota daude Ángel J. Martín Duquek 1983an egindako Leireko dokumentazioaren edizioan. Horrez gain, kartularioan bertan bada haranari dagokion agiri multzo bat, monjeek identifikatutako harreman-sare bat adierazten diguna. Bertakoak dira, beraz, gure bilduma osatu duten hamar agiriak, funtsean, bi errege dohaintza salbuetsita1 , XI. mendeko Zaraitzuri dagozkion guztiak. Abiapuntu gisa, agiri horietako bat hartu dugu, 1072. urtekoa, autore ezberdinek garaiko gizarte egitura azaltzeko erabili izan dutena. Gure xedea dokumentuan biltzen den lekuko eta bermeen zerrendak ezkutatzen duen tokiko gizartean sakontzea izan da. Izan ere, sarritan aipatu izan da haran-mailako antolaketaren harira, iparraldeko herrien nagusitasuna eta hegoaldekoen bigarren mailako rola. Hala ere, egindako ikerketaren bidez gai izan gara komunitatearen bihotza osatzen zuen eremua zehazteko. Hortaz, Eskaroze, Jaurrieta, Orontze eta Espartza dira nabarmendu ditzakegun lau herriak, agirietako kideen presentzia esparru horretan zehar hedatzen baitzen. 1072ko kideak haraneko pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren baieztapenetik haratago joanda, nagusigo sozialaren osagaiak zeintzuk ziren zehaztu dugu: 1) Leirek interes-gune gisa identifikatu izana. 2) Monasterioen inguruan antolatzeko joera. 3) Monasterioek, sarobeek eta gainerako jabetzek osatutako ondarea. 4) Dohaintzen bidez Leireri lotzeko ohitura. 5) Ordezkaritza lanak eta kanpo eragileekiko loturak, dohaintzen eta salerosketen bidez sustatuak. 6) Ondorengotzari dagokionez, ondarearen zatiketa ekiditeko estrategien zantzuak. Berezitasuna da, ordea, agirietako gizabanakoen gehiengoa, hegoaldean ez bezala, ez zela jaun gisa izendatzen. Era berean, aipagarria da, tokiko elite horren garrantzia ez zela mugatzen haranaren esparrura, nahiz eta bitartekari rola bereziki nabarmena izan goi-mendietako baliabideei zegozkien auzietan. Oro har, egindako ikerketari esker, Zaraitzu haraneko gizarte antolaketaren eta nagusigo sozialaren erretratu zehatzago bat osatu ahal izan dugu, tokiko jabetzak eta harremanak islatzen dituena. Bestalde, ikerketa osatzeko, nabarmendutako ezaugarri nagusiak Nafarroa erdialdeko eta IX. mendeko Bretainiako ereduekin alderatu ditugu.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka