Lehen hizkuntza eta ingurune euskaldunaren eraginaren inguruko ikerketa
View/ Open
Date
2022-03-08Author
Larreta Uzkudun, Eneritz
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan hau ikerketa saiakera txiki bat bezala planteatu dut. Testuinguru soziolinguistiko zehatz batean, Mutrikun, interes zientifikoa duen ikerketa galdera hauek erantzutea izan da lanaren helburua. Batetik, ea 4-5 urteko haurren euskarazko ekoizpenetan lehen hizkuntzak eragina duen edo ez. Bestetik, ea 4-5 urteko haurren euskarazko ekoizpenetan testuinguru soziolinguistiko euskalduna izateak eragina duen edo ez. Ikerketa galdera hauen oinarrian dagoen ideia honako da, ea lehen hizkuntzak sortu ditzaken desberdintasunak testuinguru soziolinguistiko euskaldunak berdindu ditzaken.
Asmo horrekin, MAIN prozedura erabiliaz Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako 4-5 urte bitarteko haurren euskarazko ekoizpen datuak jasotzea erabaki nuen. Datu bilketa ekoizpenen birkontaketak grabatuaz egin da. MAIN tresnaren egokitzapenak zehaztasun handiaz egin dira, beti ere Gagarina et al. (2019) egileen argibide eta proposamenak kontuan hartuaz. Datu bilketaren oinarrian daude, parte hartzailearekiko harremana eta birkontaketetarako erabili den material eta prozedura zehatza.
Ikerketa honetarako haurren hizkuntz gaitasunaren inguruko ikerketa eta lanak oinarri bezala hartuak izan dira. Hona hemen lanean zehar aipatuko diren hainbat aurrekari: Almgren et al. (2008), Barreña eta Garcia (2009), Ezeizabarrena et al. (2009), Barreña (2012) eta Manterola (2012).
Ikerketa galderak erantzuteko asmoarekin haurren euskarazko ekoizpenetan aztertuko diren neurgaiak zehaztu dira: ekoizpenen luzera, ekoizpenen konplexutasun narratiboa, ekoizpenen osagai lexikoa eta ekoizpenen osagai gramatikala. Behin neurgaiak zehaztu ondoren, bakoitzari zegozkion aurreikuspenak egin dira. Gero, ekoizpenetako birkontaketako grabaketak aztertu dira neurgai bakoitzaren emaitzak ateratzeko. Haurren euskarazko ekoizpenetan aurkitu diren emaitzak neurgai bakoitzari dagokion tauletan zehaztuak izan dira. Lehen neurgaiari dagokionean, ekoizpenetako hitz kopuruaren bataz bestekoa 67-68 hitz izan dira. Bigarren neurgaiari dagokionean, emaitzen bataz bestekoa 7-8 puntu izan dira. Hirugarren neurgaiaren emaitzei dagokionean, haur bakoitzak 2-3 hitz erabili ditu bataz beste beren ekoizpenetan. Azken neurgaiari dagokionean, ekoizpenetan ergatiboaren erabilera zuzenaren bataz bestekoa %69 izan da. Ondoren, neurgai bakoitzarekin espero ziren aurreikuspenak emaitzekin alderatuaz eztabaidarako aukera izan dira.
rketaren ondorio gisa esan daiteke, MAIN tresna erabiliaz Mutriku herriko 4-5 urte bitarteko haur hauengan lehen hizkuntzak sortu ditzaken desberdintasunak testuinguru soziolinguistiko euskaldunak berdindu ditzakeela.