Show simple item record

dc.contributor.advisorZaldua González, Iban
dc.contributor.authorAlkain Lazkanoiturburu, Joxe Beñat
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:45:30Z
dc.date.available2022-03-08T15:45:30Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55796
dc.description34 p. : il. -- Bibliogr.: p. 32-34
dc.description.abstractNeoliberalismoa gizarte eta ekonomia garaikidea errotik aldatu duen ideologia da, indarrean dagoen sistema oinarritzeaz gain errealitatearen ikuspegi berri bat ezartzera iritsi dena. XX. mendean sorturiko liberalismo olatu berri horrek, Bigarren Mundu Gerra ostean gailendu zen sistema keynestarrari aurre egin, eta tradizio liberalak proposaturiko indibidualismo eta laissez faire doktrinari zentzu berri bat emanez, nazioarteko kontsentsu ekonomiko berria eratzeko bidea ireki zuen. 1973ko Petrolioaren Krisiak eragindako egoera ekonomiko larriaren ondorioz, ekonomia oso ezberdinak zituzten herrialdeak doktrina neoliberalak aldarrikatutako neurriak hartzen hasi ziren krisialdiari aurre egin eta epe luzeko hazkundea lortzeko. Horien artean lehenengotarikoa, eta Europan aitzindaria, lan honetan aztergai den Margaret Thatcherren Erresuma Batua izan zen. 1979 eta 1990 artean britainiar lehen ministro izan zenak, estatuaren rol ekonomiko garrantzitsuan oinarritutako post-war consensus epealdiko arazo ekonomikoak ideologia neoliberalaren baitan eraldatzeko bidea hartu zuen. Inflazioa, geldialdia eta desindustrializazioa, 1973ko Krisiaren testuinguruan herrialdearen gainbehera (british decline) sentsazioa areagotu zutenak, estatuak ekonomian gauzaturiko esku-hartzea murriztu eta merkatu askea eta sektore pribatua mesedetzen zituen politika ekonomikoak bultzatuz konpontzeko hautua egin zuen Thatcherrek. Gauzak horrela, aro berri bat hasi zen britainiar historia ekonomikoan, zeinean gobernuak, eskari agregatua maneiatu baino, sektore pribatua hauspotzeko eskaintzaren aldeko politikak gauzatu baitzituen, azken hori ekonomiaren dinamizatzailetzat jotzen zuen heinean. Thatcherrek erabateko determinazioa izan zuen bere politikak aplikatu eta herrialdearen eraldaketa lehen momentutik gauzatzeko. 1979an bertan hartutako neurri neoliberalek, inflazioa jaitsi, merkatua liberalizatu eta efizientzia eta produktibitatea areagotzeko xedea zuten, eta aurreko garaietako estatu keynestarrarekin alderatuta errotiko aldaketa ekarri zuten. 1979ko Bigarren Petrolioaren Krisiaren testuinguruan, paradigma aldaketa horrek, inflazioa jaitsi bazuen ere, kostu handiak eragin zituen, egitura ekonomikoa eraldatzerakoan epe luzean errotu ziren gabeziak finkatu baitziren, langabezia batez ere. Hala ere, Malvinetako Gerrak emandako babesarekin, bere politikekin jarraitu eta 1983tik aurrera ekonomia-hazkundeko fase luze batean sartu zen Erresuma Batua, bere gobernualdiaren azken urteetara arte iritsi zena. Politika neoliberalen gorena izan zen epe hura, zergen eta zor publikoaren jaitsierarekin batera mozkin enpresarialak handitu eta liberalizazioa eta pribatizazioak gailurra jo baitzuten; gainera, aspalditik britainiar ekonomiaren geldialdia eragiten zuen produktibitatearen igoera nabaria eman zen, hazkunde ekonomiko luzea finkatzen lagundu eta britainiar ekonomiaren modernizazioa eragin zuena. Dena den, hazkunde horrek eragin zituen desoreka eta desberdintasun sozialak nabariak izan ziren, community charge delako zergarekin Thatcherren gainbehera azkartu zen arte handitzen joan zirenak. Honetaz gain, thatcherismoak estatuaren eraldaketa gauzatu zuen, sistema keynestarrean zituen ahalmen eta funtzioak murriztu eta merkatuaren funtzionamendua bermatzeko egitura bihurtu baitzuen. Britainia Handian eredu hori finkatzeaz gain, 1980ko hamarkadatik aurrera nazioartean hedatzen hasi eta indarrean dagoen sistema ekonomikoaren oinarriak finkatu zituen thatcherismoak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleMargaret Thatcherren gobernualdia (1979-1990): sistema neoliberalaren sorreraes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T06:35:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.identifier.gaurregister113261-881541-09
dc.identifier.gaurassign113721-881541


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record