Show simple item record

dc.contributor.advisorEtxeberria Ramírez, Isabel
dc.contributor.authorQuertier Amiano, Eider
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T15:47:00Z
dc.date.available2022-03-08T15:47:00Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55797
dc.description34, 1-35 p. : il.-- Bibliogr.: p.32-33
dc.description.abstractIzenburuak berak iradokitzen duen moduan, Gradu Amaierako Lan honetan Maria Dolores Agirre itzultzaile eta irakaslearen itzulpen-lanak aztertuko ditugu. Agirreren izena ez da oso ezaguna euskal itzulpengintzan; horregatik, gure lanaren helburu nagusia Maria Dolores Agirre hobe ezagutzera ematea da, bere itzulpen-lanen ikuspegi orokor bat eskainiz eta bere itzulpen-estiloa sakonago ikertuz. Horrela, gure ikerlana lau atal nagusitan banatu dugu. Lehenik eta behin, Maria Dolores Agirreren biografia laburra emango dugu, batez ere itzultzaile gisa egindako bidea aintzat hartuta. Bere ibilbidearen nondik norakoak azalduta, Agirreren itzulpen-lanak banan-banan aurkeztuko ditugu, jatorrizko testu eta egileen inguruko informazioa eskainiz horretarako, eta baita itzulpenen inguruko datu garrantzitsuenak ere. Lehenengo atal horri amaiera emateko, Maria Dolores Agirreren bestelako itzulpenak eta sormen-lanak aipatuko ditugu. Bigarrenik, Maria Dolores Agirre garaiko testuinguru sozio-historikoan kokatuko dugu. Itzultzaile edo idazle bat ikertzen ari garenean, ohikoena testuinguru sozio-historikoa lehen atalean agertzea da. Lan honetan, ordea, hurrenkera aldatu dugu, horren bidez argiago ulertuko ditugulako Agirrek itzultzaile gisa hartu zituen erabakiak. Horrenbestez, bigarren atal honetan Maria Dolores Agirre bere testuinguru sozio-historikoan kokatuko dugu, bere jaiotza-dataren eta jubilazio urtearen arteko tartea ardatz hartuta. Hirugarren atalean, Agirrek egindako itzulpen baten analisia daukagu: Iturri-agor (1968) testuarena, hain zuzen ere. Itzulpena hiru mailatan aztertzearen bidez, Maria Dolores Agirreren itzulpen-estiloa sakonago ezagutzeko aukera izango dugu. Hirugarren atal honetan, beraz, hiru mailatan aztertu dugu Iturri-agor: hasteko, dokumentuaren aldez aurreko datuak aztertu ditugu, izenburuan eta egiletzan arreta jarriz. Jarraian, itzulpena maila makrotestualean analizatu dugu, eta hiru alderdiri erreparatu diegu: itzulpena osoa edo partziala den, testuaren banaketa jatorrizkoaren bera den eta pertsonaia nagusien izenak. Amaitzeko, hiru lagin aukeratu, eta Iturri-agor xehe-xehe aztertu dugu maila mikrotestualean. Azkeneko atalak, laugarrenak, ikerlanetik atera ditugun ondorioak biltzen ditu. Alde batetik, Maria Dolores Agirre itzultzaile gisa aztertzetik ateratako ondorioak zerrendatu ditugu; bestetik, Iturri-agor analizatzetik atera ditugun ondorio espezifikoak. Bibliografia txertatu dugu ondorioen atalaren ostean. Horrez gain, Gradu Amaierako Lan honi bukaera emateko, eranskin gisa Koldo Mitxelena Kulturuneko Fondo Gordeen Gelatik lortutako Iturri-agor itzulpena gehitu dugu. Izan ere, horrela irakurleek aukera izango dute hirugarren atalean azaldutako informazioa ikusteko eta egiaztatzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectitzulpengintzaes_ES
dc.subjecteuskal itzulpengintza
dc.subjectitzultzaile aitzindaria
dc.subjectitzulpen analisia
dc.subjectGarcía Lorca
dc.subjectMaria Dolores Agirre
dc.subjectXX. mendea
dc.subjecteuskara
dc.subjectitzulpenak
dc.titleMaria Dolores Agirreren itzulpen-lanakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T10:45:10Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister113416-890584-09
dc.identifier.gaurassign114425-890584


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record