UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Miren Agur Meaberen poesia: ezaugarriak eta gaiak

Thumbnail
View/Open
GrAL_Beloki.pdf (307.9Kb)
Date
2022-03-08
Author
Beloki López, Ane
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/55800
Abstract
Literatura deritzogun testu multzoaren baitan, emakumearen errepresentazioa beti izan da estereotipatu eta markatua: ama, maitalea, etxeko andrea, emaztea, aingeru idealizatua, ala bestela, femme fatale, gizona galzorira eramango duen emakaitza, gaixoa, histerika, eroa… Gizonen posiziotik irudikaturiko “bestea”. Virginia Wolfek iradoki zuen moduan, “norbere logela”rik gabeko emakumeek lan handia egin behar izan dute idazle bilakatu eta beren buruaz mintzatzeko: lehendabizi, espazio bat lortu ordura arte gizon ikasiena soilik izan den mundu batean. Jarraian, emakumeen inguruan eraiki diren ideal edo iruditegi negatiboekin hautsi behar izan dute, eta azkenik, eurak benetan errepresentatuko dituen ahots propio femenino bat eraiki. Literaturaren baitan aitorpena eta errekonozimendua eskuratzea aski zaila gertatzen ari da, ordea, eta gizonek idatziriko literaturaren balorazio irizpideen arabera behar bezalako kalitaterik ba ote duten zalantzaz ikusten da. Kritikaren alorrean aitorpen hori lortzeko helburuaz, euskal literatura garaikidean Miren Agur Meabe idazlearen ekarpen lirikoaz dihardu Gradu Amaierako Lan honek, obra segida sendoa eskaini duen sortzailea denez, eta harrera kritikoak nahiz sariek eskuratu dioten lekua irabazia duenez euskal sistema literarioan. Izan ere, idazle garaikideen inguruko ikerketa akademikoen arloan, ez du lekeitiarrak merezi bezalako arretarik, bere adin eta mailako idazle gizonezko idazleekin alderaturik. GrAL honetan, beraz, lehenik emakume poeten historiaz eta iberiar penintsulako poeten ekarpenaz informazio testuinguratzailea bildu ondoren, euskal emakume poetez arituko gara eta haien artean Miren Agur Meabek hartzen duen lekuaz. Ondoren, gure ikerlanaren corpus gisa, Meaberen poesiaren emaitza diren lau liburuak hautatu ditugu, eta haiei buruz izandako harrera kritikoa bildu ondoren, zenbait ezaugarri liriko nabarmenduko ditugu, darabiltzan gaien artean zenbait gune garrantzitsu landuz. Horiexek osatuko dute gure azterlanaren materia nagusia. Bestalde, erreferente konparatibo gisa, gaztelaniazko emakume poesia garaikidean kideko sumatu diren poeten lanei buruzko ikerketak baliatu ditugu, euskal esparru kritikoan dagoen hutsunearen osagarri. Azkenik, ikerketa lan horren emaitza nagusiak sintetizatu ditugu ondorioen atalean, egileari buruzko ezagutzan eta balioztapenean ekarpen apala egin nahiz, izan ere, lan honen lehen eragozpen nagusia erreferentzia kritikoen falta izan baita.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka