Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrinaga Cuadra, Andere
dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorRuiz Tagle, Iune
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T16:01:21Z
dc.date.available2022-03-08T16:01:21Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55806
dc.description37 p. : il.-- Bibliogr.: p.31-37
dc.description.abstractXX. mendearen bigarren erdialdean mugimendu feministak bizitako berreraikitze-prozesuak baldintzatuta, genero auzia dialektika feministaren erdigunean kokatu zen. Simone de Beauvoir, Kate Millet edota Judith Butler bezalako teorilari feministek mendebaldeko emakumearen* egoera soziopolitikoa ulertzeko gakoak eskaini zituzten. Bide berean, LGTBIQA+ kolektiboaren eskubideen aldeko mugimenduak eta feminismo dekolonialak sistema kapitalista neoliberalaren oinarrian dagoen pentsamolde misogino, homofobiko, klasista eta arrazista denuntziatu zuten. Mugimendu feministaren ekarpenek arte-mundua kutsatu zuten. Testuinguru honetan, hainbat emakume artistek artelanaren potentzial politikoaz kontzientzia hartu eta mugimendu feministaren hausnarketa eta eskariekin bat egin zuten. Horrez gain, kritiko eta historialari feministak mendebaldeko Artearen Historia genero-ikuspegi batetik ikertzen hasi ziren historikoki artea eta bere historiografia parametro androzentriko, klasista eta eurozentristen arabera sortua izan dela aitortuz. Arte teorilari feministen ekarpenak abiapuntu, Nan Goldin, Rita Lino edota Elle Pérez-ek argazkigintza garaian puri-purian zeuden genero ikerketak mahaigaineratzeko tresna bilakatu zuten. Artista hauen proposamenek, gorputzetik eta identitatearen eraikuntzatik abiatutakoak, artea eta bere historiaren oinarri patriarkala salatu zuten artea egin eta arteaz gozatzeko bide berriak proposatuz. Hiru artista hauen produkzio artistikoa aztertuko duen ibilbide kronologiko bat proposatuz, lan honen bidez genero-identitatearen eraikuntza eta bere izaera aldakorraren gainean hausnartuko dut.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgeneroaes_ES
dc.subjectidentitatea
dc.subjectfeminismoa
dc.subjectargazkigintza
dc.titleNi izango naiz zure ispilua. Generoa, identitatea eta izatearen aldakortasuna Nan Goldin, Rita Lino eta Elle Pérez-en lanean.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-05T08:08:30Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister113884-873711-09
dc.identifier.gaurassign114374-873711


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record