Show simple item record

dc.contributor.advisorFernández Fernández, Beatriz
dc.contributor.authorFernández Altonaga, Cecilia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T16:03:21Z
dc.date.available2022-03-08T16:03:21Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55807
dc.description40 p. -- Bibliogr.: p. 38-40
dc.description.abstractLan honetan, adberbio kategoriari buruzko gogoeta kritiko bat egin nahi izan dut. Kategoria hau proposatzea zilegi ez dela aldarrikatu dut, eta adberbiotzat hartu diren zenbait hitz motarentzat analisi alternatiboak proposatu ditut, gehienak morfologiaren ikuspegi konstruktibista (Ramchand 2008) baten barruan. Horretarako, adberbioei buruzko eztabaidan dauden oinarrizko zenbait arazo labur aurkeztu ondoren, ingelesaren (Huddleston & Pullum 2002), gaztelaniaren (Bosque & Demonte 1999, Nueva Gramática de la Lengua Española 2009) eta euskararen (Euskaltzaindia 1991; Sareko Euskal Gramatika 2011–2019) gramatikak aztertu ditut, eta bertan, adberbio labelpean zein hitz sailkatu den aztertu, testutik testura erkatu eta kategoriaren zein definizio eman den argitzen saiatu naiz. Honi dagokionez, definizio guztiek zailtasunak eta inkoherentziak dituztela erakutsi dut eta hori neurri handi batean zor zaiola berez multzo bakarra osatzen ez duten hitzak multzo beraren barruan definitu nahi izateari. Honi aurre egiteko, euskarazko gramatiketan adberbiotzat sailkatu diren hitzentzat bestelako analisi bat proposatzen saiatu naiz. Egiteko honetan, lau hitz-motari begiratu diet: -ki atzizkiaren bidez sortutakoak (hertsiki, zehazki), adjektibo huts itxurakoak (argi, argi hitz egin bezalakoetan), Posposizio Sintagma (PS) itxurakoak (gainera, ustez) eta hitz bakun itxurakoak (gaur, aspaldi). -Ki atzizkiaren bidezkoei dagokienez, askotan eratorpen bidez sortutako adberbiotzat azaldu diren arren, lan honetan Bakerren (2003) eta Fábregasen (2007) ildotik, prozesu sintaktikoen bidez sortutako hitzak direla proposatu dut. Egile hauen analisietan, -ly/-mente/-ki elementua izenaren antzeko osagaia da, baina erreferentzialtasuna falta duena. Adjektiboa, beraz, elementu hau modifikatzen dago, harekin komunztatzen duen heinean, baina predikazioa perpauseko beste elementu batez egiten du. Fábregasek (2007) -mente atzizkiarentzat proposatu zuen bezala, neuk ere -ki atzizkiarentzat proposatu dut Numero tasuna erkatu dezakeen tasun-matrizea dela. Hartara, harekin batera doan adjektiboak, Numero tasuna -ki-rekin asetzen du, baina Atribuzio tasuna erkatu gabe izango du eta hura erkatzeko, aditzaren edo perpausaren eremuaren barneko elementuak (ebentuak, hizketa moduak, besteak beste) modifikatzera joko du. Ikusten denez, Teoria Minismalista onetsi dut tasun erkaketarako. Adjektibo huts itxurako modifikatzaileei dagokienez, Fábregas & Alexeyenko (2016) eta Agirre (2017) hartu ditut oinarri. Fábregas & Alexeyenkok (2016) gaztelaniarako egin bezala, neuk ere euskaraz, bi modifikatzaile mota bereizi beharko liratekeela proposatu dut: bigarren mailako predikatu modura jokatzen duten adjektiboak eta adjektibo aldaezin modura jokatzen dutenak. Azken hauek -ki bidez sortutako hitzen egitura bera dute, eta -ki morfemaren ordez, zero-morfema bat dutela proposatu dut nik. Horregatik, -ki hitzak eta zero-morfemadunak alternantzia askean ager daitezke. Bigarren mailako predikatu gisa jokatzen duten adjektiboek, aldiz, banaketa osagarria erakusten dute -ki bidez sortutako hitzekiko. Azkenik, PS itxurako hitzentzat zein gaur bezalakoentzat, PStzat hartu beharko genituzkeela proposatu dut. Huddlston & Pullumek (2002) erakutsi zuten arren honelakoak, ingelesez, Determinatzaile Sintagmak izan daitezkeela, euskaraz PStzat hartu behar direlakoan nago. Izan ere, euskaraz PSekin alternantzian agertzen baitira beti, eta ez dute hauengandik bereizten dituen inolako ezaugarri edo jokabide berezirik.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectadberbioakes_ES
dc.subjectposposizioak
dc.subjectkategoria gramatikalak
dc.subjectmorfologia
dc.titleNora joan ote dira adberbio guztiak?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:26:03Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister112229-872139-09
dc.identifier.gaurassign115712-872139


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record