Show simple item record

dc.contributor.advisorAyerbe Sudupe, Mikel
dc.contributor.authorIrazoqui Álvarez, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T16:08:44Z
dc.date.available2022-03-08T16:08:44Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55810
dc.description34 p. -- Bibliogr.: p. 33-34
dc.description.abstractLana burutzeko, beraz, "Odolekoak" eleberria hartu dugu oinarri gisa eta honen azterketan sakondu dugu. Konparazioa egiteko erabili ditugu, aldiz, Yoseba Peñaren "Hariak" (2018), Txema Garcia-Vianaren "Pentaedroa" (2019) eta Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" (2016), nahiz eta azken eleberri hauen analisia, lan honek izan behar dituen ezaugarriengatik Odolekoakena baino motzagoa izango den. Aztergai dugun eleberria Gerra Zibileko testuinguru politiko eta sozialetik abiatzen denez, lehenengo Espainiako Gerra Zibilean garatu ziren emakumeen errepresentazioak eta hauen egoera aztertzeko, Mary Nash-ek zuzendutako "Represión, resistencias, memoria. Las mujeres bajo la dictadura franquista" (2013) lana hartu dugu oinarri gisa. Dena den, eleberria Iruñean kokatzen denez, testuingurua gehiago zedarritu eta, adibidez, euskal nazionalismoan eman den emakumearen iruditegia aztertzeko Nerea Arestiren lanaz (2014) baliatu gara, eta Aritza Saenz del Castillok (2018) azterturiko Arabako prentsa tradizionalistak aldarrikatutako emakume eredua ere erabiliko dugu, bando desberdinetako emakumearen iruditegia sakonago ezagutzeko helburuarekin. Aztergaia literatur lana izanik, Gema Lasarteren "Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean" (2011) tesia oinarri hartu, eta bere bost aztergaietatik gure lanean esanguratsuak diren hiru hautatu ditugu: memoria eta modus autobiografikoa, amatasunaren gaineko diskurtsoak eta emakumea eta nazioa. Azterketa hau egiteko trama eta pertsonaiak hartuko ditugu kontuan, narratologia feministak aldarrikatu bezala (Lanser, 1996), eta amatasunari eta emakumeen errepresentazioei erreparatuko diegu nagusiki. Jarraian, Peñaren "Hariak" (2018), Garcia-Vianaren "Pentaedroa" (2019) eta Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" (2016) eleberrietan aipaturiko gaiak nola jorratu diren bilduko dugu, eta, azkenik, ondorioak eta erabilitako bibliografia eskaini.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.title"Odolekoak": gerraosteko emakume-irudikapenak eta amatasuna aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T12:08:38Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister113461-763077-09
dc.identifier.gaurassign114086-763077


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record