Show simple item record

dc.contributor.advisorZuloaga San Román, Eneko ORCID
dc.contributor.authorLizaso Apraiz, Nerea
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-08T17:28:15Z
dc.date.available2022-03-08T17:28:15Z
dc.date.issued2022-03-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55840
dc.description47 p. : il. -- Bibliogr.: p. 43-45
dc.description.abstractLan honen helburua euskal dialektologian somatzen den hutsune bat betetzea da, Zornotzako hizkeraren kokapen linguistikoa aztertzea, alegia. Zenbait adituk hizkeraren kokapen lektala zehaztu duten arren, ez dago azterketa sakonik tokiko hizkerak Bizkaiko erdialdean duen kokaguneaz, eta lan honek hurbilketa izan nahi du. Azpimarratzekoa da, gainera, Zornotzako auzoen artean aldakortasuna dagoela baieztatu izan dela; eta, beraz, arretaz aztertu beharreko kontua dela. Jakina da zenbait ikerketa-ildo daudela dialektologia-lanak egiteko. Dialektologia kualitatiboan oinarritutako azterketa da hau, hots, ez diet hizkuntza-ezaugarri guztiei balio bera aitortu. Mendebaleko euskarari buruzko lanak eta Caminok (2004) zehaztutako irizpideak aintzat hartuz, hamaika hizkuntza-ezaugarri hautatu ditut: zortzi fonetika eta fonologiari loturikoak, eta hiru morfologiari loturikoak. Ondorengoak dira ezaugarriak: e → i /_V bokal igotzea, -o + -a > -ua erdiko bokalaren igotzea, a → e /{i/u}(C)_, -au- > -eu-, asimilazio bustidura, joanen adizkietan -i- tartekatzea, <j>-ren ebakerak, /i + a, e, o/ arteko epentesia, soziatiboko markak, hurbiltze-adlatiboa eta *edun-en 3. pertsonako NORK pluralgilea. Ezaugarriok hautatzeaz gain, auzoak eta hiztunak ere aukeratu behar izan ditut. Isoglosen kokapena aztertzeko egokienak direlakoan, hurrengo zortzi auzoak aztertu ditut: Berna, San Antonio, San Migel, herrigunea, Etxano, Autzagane, Boroa eta Aldana. Hiztunei dagokienez, 18 adineko pertsona hautatu ditut; emakumezkoak, ahal izan dudan heinean. Grabaketak ahotsak.eus webgunekoak eta Zelaietaren (1990) lanekoak dira, baita nik neuk grabatutako pare bat ere. Ezin da ahaztu, baina, hizkerak ez direla entitate isolatu bat, sare edo egitura orokorragoetan kokatzen diren egoera linguistikoak baizik. Hau dela eta, isoglosek hartzen duten norabidea ikusteko, inguruko eskualdeetako hizkerak ere aztertu ditut: Txorierriko, Arratiako, Durangaldeko eta Busturialdeko hizkerak. Azterketa honek zenbait isoglosak Zornotza zeharkatzen dutela erakutsi du, baita isoglosak marra gotorrak ez direla ere. Era berean, auzoen arteko aldakortasuna frogatu da. Gainera, inguruko eskualdeetako hizkerek aldakortasunean eragina dutela ondorioztatu dut: Zornotzako iparraldeko auzoak linguistikoki hurbilago daude sartaldeko hizkera mugakideetatik, eta hegoaldekoak sortaldekoetatik. Zornotza bere osotasunean hartuz eta ezaugarri esanguratsuenei erreparatuz, sartaldearekiko hurbiltasun handiagoa duela ikusi da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectdialektologiaes_ES
dc.subjectZornotzako hizkera
dc.subjecttrantsizio-hizkera
dc.subjectbariazio diatopikoa
dc.titleZornotzako hizkeraren kokapen linguistikoaz: lehen hurbilketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:58:58Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister112542-867672-09
dc.identifier.gaurassign114406-867672


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record