Adin erlatiboaren eragina Athletic Club-eko futbol jokalari gazteen lesioetan
View/ Open
Date
2022-03-10Author
Vilela Arruabarrena, Iruri
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Adin kronologikoan oinarritutako futbol kategorietan Adin Erlatiboaren Eraginaren (RAE, Relative Age Effect, ingeleratik) presentzia egiaztatu izan bada ere, RAEk lesio intzidentziekin izan ditzakeen erlazio posibleak oraindik ez dira zehaztu.
Horretarako, ikerketa prospektibo honek Athletic Club-eko alebin, infantil eta kadete taldeetako 887 futbol jokalarien datuak bildu zituen 10 urteetan zehar. Jokalari talde bakoitza 4 azpitaldetan banandu zen jaiotze urteko hiruhilekoaren (BQ, Birth Quarter, ingeleratik) arabera. Azpitalde bakoitzeko esposizio denbora, partida zein entrenamendu ordu kopurua, batera zein bereizita, eta lesio muskular, artikular, hazkunde-lesio eta kontusio kopurua bildu eta intzidentziak kalkulatu ziren.
Hiru kategoriatan BQ1ean jaiotako jokalarien gain-errepresentazioa behatu zen. Hazkunde-lesioetan salbu, kategoria igotzen zihoan heinean lesio intzidentziak ere areagotzeko joera izan zuen, batez ere kontusioetan. Partidetan intzidentzia entrenamenduetan baino altuagoa izan zen, BQ1ekoak izanik partida ordu gehien jokatutakoak eta BQ4koak gutxien; entrenamendu orduen alderantzizkoa. Lesio guztiak batera aztertzean entrenamendu eta partidetan jokalari guztiak kontuan hartuta, BQ1eko eta BQ2ko jokalarien intzidentzia altuagoa izan zen, BQ3 eta BQ4koa baino (p < 0,05). Lesio muskular zein artikularretan joera hori jarraitzen zuten emaitza esanguratsu anitz lortu ziren. Gainera, alebinetan, partida orduetan, BQ4ko jokalaririk ez zuten lesio artikularrik pairatu. Lesiorik ohikoenak hazkunde-lesioak izan ziren. Intzidentzia orokorrak aurreko joera jarraitu bazuen ere, beste lesioetan ez bezala infantilek pairatu zituzten hazkunde-lesio gehien eta kadeteek, aldiz, gutxien. Kontusioak izan ziren intzidentzia baxueneko lesioak.
RAEren presentzia eta lesio arriskuarekin duen harremana egiaztatu da Athletic Club-eko futbol jokalari gazteetan. Izan ere, ikerketa honetako emaitzek agerian utzi dute erlatiboki nagusiagoak diren jokalari gazteek lesio intzidentzia altuagoa dutela erlatiboki gazteagoak diren kideekin alderatzean.