Aldakako hausturaren ondorioz zentro soziosanitario bateko errehabilitazio egonaldian zehar pertsona adindu bat erortzeko arrisku faktoreen identifikazioa
Fecha
2022-03-10Autor
Díez Izagirre, Itsasne Olaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] SARRERA: Aldakako haustura osasun arazo larria da, batez ere, adinduetan duen maiztasun altuagatik, baita erlazionatzen den hilkortasun, morbilitate eta kostu ekonomiko eta sozial altuagatik ere. Horrez gain, errehabilitazio prozesuan faktore ezberdinek, hala nola errehabilitazioan zeharreko erorketek, errekuperazioa eta funtzionaltasunaren berreskurapena zaildu dezakete. HELBURUA: Igurco Orue Zentro Soziosanitarioan (IOZS), aldakako hausturaren kirurgia osteko errehabilitazioa egin duten adinduek egonaldian zehar izan dituzten erorketen arrisku faktoreak identifikatzea. MATERIALAK ETA METODOAK: Ikerketa erretrospektibo-longitudinal honetan, 2015etik 2019ra IOZS-an aldakako hausturaren kirurgia ondorengo errehabilitazioa egin zuten pazienteen historia klinikoa kontsultatu zen. Lagina hautatzeko barneratze irizpideen artean zeuden, ≥ 65 urte izatea, errehabilitazioan > 31 egun egon izana eta errehabilitazio prozesua bukatu izana. Behin lagina identifikaturik, balorazio geriatriko integraleko zenbait aldagai aztertu ziren; aldagai soziodemografikoak, fisikoak (egoera nutrizionala [MNA-SF eta GMI], egoera funtzionala [Barthel eta Lawton indizeak] eta martxa [Tinetti eta FAC]) eta mentalak (egoera kognitiboa [MMSE] eta afektiboa [GDS-SF eta CSDD]). Halaber, errehabilitazioan zehar izan ziren erorketa kopuruaren bilketa egin zen. Analisi estatistikoan, erorketak izan zituztenen eta ez zituztenen arteko konparaketa egin zen Student, Mann Whitney U edo Chi-karratu testen bidez. Adierazgarritasun estatistikoa p < 0.05 balioan ezarri zen. EMAITZAK: Guztira, 115 adinduk betetzen zituzten barneratze irizpideak, eta horietatik %27.83 erori zen errehabilitazio prozesuan. Erorketa horiek pairatzeko identifikatutako arrisku faktoreak, egoera nutrizional txarragoa (p < 0.001), Eguneroko Bizitzako Jarduera Instrumentalak (EBJI) gauzatzeko gaitasun baxuagoa (p < 0.01), ahalmen kognitibo baxuagoa (p < 0.01) eta depresioa (p < 0.05) izan ziren. ONDORIOAK: Aldakako hausturaren kirurgia izan duten adinduen errehabilitazio prozesuan, erortzeko arrisku faktoreen artean, nutrizio egoera eskasa, EBJI-ak gauzatzeko zailtasuna, narriadura kognitiboa eta depresioaren presentzia daude.