Covid-19-arengatik ezarritako konfinamenduaren eragina funtzionaltasun ezberdineko adindu aktiboen bizi kalitatean
Ikusi/ Ireki
Data
2022-03-102022-03-10
Egilea
Bartolomé Gutiérrez, Martín
Laburpena
[EUS] Sarrera: Txinan 2019-eko abenduan Covid-19 birusa antzeman zen. Birusa mundu osotik hedatu da pandemia bat sortuz. Espainiako gobernuak honen aurrean 2020-ko martxoaren 14-tik hiru hilabete iraungo zituen konfinamendua ezarri zuen. Konfinamenduak sendentarismoaren eta isolamenduaren igoera eragin zuen.
Helburua: Ariketa fisiko gidatua egiten zuten hirugarren adinekoetan Covid-19-arengatik ezarritako konfinamenduaren eragina aztertzea beraien bizi kalitatean, haien funtzionaltasuna kontutan izanik.
Material eta Metodoak: Berrogeita hamazortzi adinduk (76.24±6.01urte)
parte hartu zuten. 2019-ko urrian hasierako neurketetan funtzio fisikoa aztertzeko probak egin ziren eta bizi kalitatearen eta aktibitate fisiko eta denbora libreko galdetegiak pasatu ziren era presentzialean. Ibilera abiaduraren arabera funtzionaltasun altuko eta baxuko taldeetan banatu ziren partaideak. Amaierako
neurketak 2020-ko maiatzean egin ziren telefonoz, soilik galdetegiak pasatu ziren.
Emaitzak: Konfinamenduaren ostean funtzionaltasun altuko taldean Osasun Orokorreko dimentsioan (p<0.05) eta gastu metabolikoan (p<0.001) beherakada egon zen. Funtzionaltasun baxuko taldean Osasun Orokorreko (p<0.001), Funtzio Fisikoko, Rol Emozionaleko eta Funtzio Sozialeko dimentsioetan (p<0.05) gainbehera eman zen, baita Konponente Fisikoan (p<0.001) ere. Konfinamenduaren
ostean talde biak alderatuz, Funtzio Fisikoaren dimentsioan eta Konponente Fisikoan funtzionaltasun baxuko taldeak funtzionaltasun altuko taldeak baino emaitza kaxkarragoak zituela ikusi zen (p<0.05).
Ondorioak: Konfinamenduak funtzionalitate baxuagoa duten adinduen bizi kalitatean eragin kaltegarriagoak sortu ditu funtzionaltasun altuko taldearekin alderatuz. Gastu metabolikoaren gainbehera funtzio fisikoaren pertzepzio okerrago horrekin lotu daiteke. Hori dela eta, antzerako isolamendu egoeratan adinduen bizi
kalitatea kontutan izatea garrantzitsua dela ikusi da.