Ebakuntza kardiako baten ostean, extubazio goiztiarra edo tradizionala? : Berrikuspen bibliografikoa
View/ Open
Date
2022-03-10Author
Vadillo Martínez, Ixone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: Prozedura kardiako kirurgikoen areagotzeak eta praktika klinikoaren efizientziaren premiak arreta kardiakorako estrategia azkar eta seguruen ezarpena suposatu du. Hori dela eta, gaur egun “fast-track” protokoloak sortu eta erabiltzen dira, pazientearen errekuperazio goiztiarra helburu izanik. Ikusi da protokolo hauek pazienteek bentilazio mekanikoa jasaten igarotzen duten denbora murrizten dutela. Honekin batera, ikerketa berriek extubazio goiztiarrak ebakuntza osteko konplikazioen kopurua nabarmen murrizten duela ondorioztatu dute. Hala ere, protokolo hauek ezberdinak dira osasun zentro bakoitzean eta ondorioz, extubazio goiztiarra aurrera eramateko moduak ezberdinak dira. Hori horrela, prozedura honen estandarizazio eta protokolizazioa ezinbestekoa da.
Helburua: Ebakuntza kardiakoak jasan eta gero, extubazio goiztiarraren ondorioz adin nagusiko pazienteek pairatutako konplikazioak eta onurak ezagutzea, eta horrekin batera, extubazio goiztiarra burutzeko denbora-tarte optimoa identifikatzea berrikuspen bibliografiko honen helburuak dira.
Metodologia: Berrikuspen bibliografikoa burutzeko, bilaketa bibliografikoa Pubmed eta Web of Science datu baseetan egin zen. Artikuluen aukeraketarako hainbat barneratze- eta kanporatze-irizpide aplikatu ziren.
Emaitzak: Bilaketa bibliografikoaren emaitza bezala 12 artikulu berrikusi ziren. Extubazio goiztiarra jasan zuten pazienteek heriotza-tasa, ospitaleratze denbora eta konplikazio-tasa baxuagoa izan zuten. Gainera, onura hauek extubazio-momentua ebakuntza osteko lehenengo 6 ordutan, 8 ordutan eta 12 ordutan burutzean identifikatu ziren.
Ondorioak: Pazienteen extubazioa goiztiarra izateak ebakuntza osteko konplikazio orokorrak murriztu zituen. Zehazki, hobekuntza nabarienak, extubazioa ebakuntza osteko lehenengo 6 ordutan jasandako pazienteetan ikusi ziren. Hala ere, pazienteen egoera perioperatorioak ebakuntza osteko jasoeretan eragin zuzena dutenez, hauek kontutan izan beharreko irizpide bezala azpimarratzen dira.
Keywords: cardiac surgery, early extubation, airway extubation.