Adineko pertsonak eta depresioa: ariketa fisikoaren garrantzia lotura hori apurtzeko
View/ Open
Date
2022-04-13Author
Martiartu Ayestaran, Olatz
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honen helburua depresioa duten adineko pertsonengan jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak duten eragina aztertzea, eta 12 asteko programa baten barneko bi mikrozikloren proposamena aurkeztea da. Horretarako, errebisio bibliografikoa egin da, hainbat autorek gaiaren inguruan argitaratu izan dutena bilduz. Hala, adineko pertsonengan depresioa izateko prebalentziaren eta irudi depresiboaren gaiak jorratuko dira, tratamendu ez farmakologikoaren barruan ariketa fisikoa horri aurre egiteko aukeratzat jarriz.
Mundu mailako, estatuko eta autonomia erkidegoko adineko pertsonen datuak bilduta, nabaria da populazioa zahartzen ari dela azkenaldian. Buruko gaixotasunak izateko arriskua areagotu egiten da 65 urtetik gorako pertsonengan, eta are gehiago, 75 urtetik gorakoengan, emakumezkoengan eta pandemia egoera bereziki beldurrez eta bakartuta igarotzen ari direnengan. Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan lau aldiz batu dira depresioa duten pertsonen datuak, eta gizonezkoen %15-20ak eta emakumezkoen %22-32ak urte horietako batean depresioa dutela adierazi dute.
Ikerketek frogatu dute ariketa fisikoko programak profil horretako pertsonengan onuragarriak direla. Izan ere, onura fisiko-fisiologikoak (hala nola, sistema kardiobaskularrean, lokomozio aparatuan eta arnas sisteman) zein psikosozialak (tartean serotonina eta endorfinen mailak igotzeagatik eta distrazioagatik) dakartza. Ikusi da osagai anitzeko entrenamendua dela adineko pertsonengan hobekuntza gehien eragiten dituena. Hori dela eta, hauskortasuna eta depresioa duten adineko pertsonei zuzendutako programaren barruan kokatzen diren bi mikroziklo diseinatu dira bukaeran, bata lehen astekoa eta bestea zazpigarrenekoa. Astean hiru saio egitea proposatzen da, egunero saioen antolamendua honakoa izanik: lehenik beroketa, ostean indar eta oreka lana, ondoren erresistentzia, astean egun baten aspektu kognitiboa hobetzeko ariketak, eta bukatzeko luzaketak.
Laburbilduz, Gradu Amaierako Lan hau depresioak, adineko pertsonek eta ariketa fisikoak osatzen duten triangelua ulertzeko eta irtenbide bat emateko planteamendua da.