UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Educación y Deporte
  • Trabajos Académicos-Facultad de Educación y Deporte
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Educación y Deporte
  • Trabajos Académicos-Facultad de Educación y Deporte
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Gimnasia erritmikoko errutinen azterketa lehiaketan: behaketa tresna berri baten proposamena

Thumbnail
View/Open
Gimnasia Erritmikako behaketa tresna - Eider Iglesias (355.2Kb)
Date
2022-04-13
Author
Iglesias Torres, Eider
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/56311
Abstract
Gimnasia Erritmikoko (GE) arautegiaren etengabeko aldaketek errutinen azterketa konstantea eskatzen dute. GEko errutinak gorputz zailtasunetara eta eduki artistikora mugatzen ez direnez, hauek bere osotasunean aztertzeko beste hainbat osagai kontuan hartu beharko lirateke (e.g. elementuak burutzeko ordena edo hauen arteko loturak). Gainera, elementu bakoitzaren azterketa sakonak (e.g. azterketa anatomikoak eta biomekanikoak) gimnasten errutinak zehaztasun handiagoarekin aztertzeko eta alderatzeko aukera eskainiko luke. Arautegiko Puntuazio Kodeak espazioren (i.e. tapizaren) erabilpena nola izan behar duen (e.g. tapiz osoa erabili behar da) eta elementuak denbora tarte zehatz batean burutu behar diren zehazten duenez, errutinen azterketek espazioaren erabilpena eta denboraren kudeaketa kontuan hartu beharko lukete. Beraz, lanaren helburua GEko banakako modalitateko manos libres errutinak aztertzeko lau parametrotan (i.e. anatomiko, biomekaniko, denborazko eta espazial) oinarritutako behaketa tresna berri baten fidagarritasuna aztertzea izan zen. Ad hoc sortutako GimRit behaketa tresnak 4 parametro kontuan hartu zituen: anatomikoa, biomekanikoa, denborazkoa eta espaziala. Guztira 17 irizpide eta 163 kategoria desberdindu ziren. Behaketa tresnaren fidagarritasuna aztertzeko 2020ko GEko txapelketa internazionalean manos libres modalitateko errutina bat kodifikatu eta behatzaile beraren eta behatzaileen arteko komunztadura aztertu zen. Orotara, errutina osoan 33 elementu identifikatu eta behaketa tresna osatzen zuten 17 irizpide nagusietatik abiatuta aztertu izan ziren. Behatzaile beraren arteko bataz besteko akordio maila 0,99koa, irizpidearen arabera 0,91-1,00 bitartekoa, izan zen (Taula 18). Behatzaileen arteko bataz besteko akordio maila 0,92koa, irizpidearen arabera 0,81-1,00 bitartekoa, izan zen (Taula 19). Aurretik egindako lanekin alderatuz, “ad hoc” diseinatutako GimRit behaketa tresnak GEko banakako modalitateko manos libres errutinak bere osotasunean kontuan hartzeko, elementu guztien mugimenduak xehetasunez aztertzeko eta hauek espazioan eta denboran kokatzeko aukera eman eta modu fidagarrian behatzeko aukera ematen du.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Educación y Deporte

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka