AFAGI elkartearekin elkarlanean: ezagutu eta ekin
View/ Open
Date
2022-07-22Author
Barandiaran Aguirre, Enara
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Adineko pertsonen desgaitasunaren eta mendekotasunaren erantzule
nagusietako bat dementzia da, horien artean alzheimerra nagusitzen delarik. Zentzu
horretan, AFAGI elkarteak (Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo
beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak) alzheimer gaixotasuna edo beste
dementzia batzuk dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du
helburu.
Helburua: Gizarteari zein elkarteari zerbait eskainiz, elkartea ezagutu eta bertako
arazo bat ebaztea izan da helburua.
Jarduerak eta emaitzak: Jarduera ezberdinak eraman dira aurrera: alzheimer
gaixotasunari buruzko informazioa jaso da; AFAGI ezagutu da; elkarteak zuen ikusgai
arazoa ebazteko, AFAGI ezagutarazteko bideo bat egin da; eta hurrengo urteko
ikasleak proiektu honetara bideratzeko beste bideo bat prestatu da.
Gogoetazko jarduna: Ekintza bakoitzak eragin duen gogoetazko jarduna egin da,
gizartean falta den konpromezu soziala adieraziz eta AFAGI bezalako elkarteek egiten
duten jardunaren garrantziaz jabetuz.
Ondorioak: Proiektu honek ekarpen pertsonalak zein profesionalak suposatu ditu.
Pertsonalki, kontzientzia soziala hartu da; eta profesionalki, etorkizunerako baliabideak
eskuratu dira. Aurrera eraman den bideoa, gizarteari eta elkarteari eginiko ekarpen bat
dela esan daiteke.