Show simple item record

dc.contributor.advisorZinkunegi Zubizarreta, Nagore
dc.contributor.authorEceiza Atondo, Andrea
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-22T10:28:09Z
dc.date.available2022-07-22T10:28:09Z
dc.date.issued2022-07-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56966
dc.description.abstractSarrera: Amagandiko edoskitzea, faktore sozial, ekonomiko eta kulturalek eragindako gertakari biologikoa da eta amaren eta haurraren arteko lotura ezabaezina garatzen laguntzen du. Nahiz eta lehenengo orduan bularra hartzen hasten diren haurren ehunekoa nahiko handia izan, emakumeak hurrengo hilabeteetan hainbat arazorekin topatzen dira eta ehuneko hau nabarmenki jaisten da. Horregatik, edoskitzeari buruzko hezkuntzak eta formakuntzak ondorio positiboak ditu amek bularra emateko duten gaitasunean, edoskitzearen autoeraginkortasunean eta edoskitzearen ondorioz sortzen diren arazoetan. Emakume batek edoskitzeari buruzko ezagutza handiagoa eta edoskitzearekiko jarrera positiboagoa badu, aukera gehiago ditu bere haurrari bularra emateko eta edoskitze horren iraupena ahalik eta luzeena izateko. Helburuak: Amagandiko edoskitzea sustatzeko Amara auzoko haurdun dauden emakumeentzat osasun hezkuntza programa bat diseinatzea. Metodologia: Proiektua aurrera eramateko hainbat datu-baseetan oinarrituz bilaketa bibliografiko sistematizatua burutu da. Horretaz gain, hainbat web-orri eta gida kontsultatu dira. Plangintza: Amagandiko edoskitzea sustatzea helburu duen programa honen xede taldea, lortu nahi diren helburuak, aurrera eraman nahi den metodologia eta jarraituko den kronograma zehaztu dira. Horretarako, iraupen berdineko 4 saio pentsatu dira, erizain eta emagin baten eskutik aurrera eramango direnak. Ekarpen pertsonala: Amagandiko edoskitzea sustatzen duten programa asko egon arren, emakumeek honek sor ditzakeen arazoei aurre egiteko informazio falta handia dago. Bestalde, erizaintzak bularra emateari buruzko hezkuntza-arloko esku-hartzea behar du eta horretarako bularra ematea sustatzeko, babesteko eta laguntzeko politikak eta planak garatu behar dira. Hitz gakoak: Amagandiko edoskitzea, emakume haurdunak, osasun hezkuntza programaes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectamagandiko edoskitzeaes_ES
dc.subjectemakume haurdunak
dc.subjectosasun hezkuntza programa
dc.titleAmagandiko edoskitzea sustatzeko haurdun dauden emakumeentzat osasun hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T10:47:49Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120867-924800-08
dc.identifier.gaurassign132922-924800


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record