Show simple item record

dc.contributor.advisorElordi Güenaga, Udane
dc.contributor.authorGarmendia Alkaiaga, Irati
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:10:50Z
dc.date.available2022-07-26T07:10:50Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56982
dc.description.abstractSarrera: Dismenorrea, min menstruala, emakume gazteetan ohikoa den arazo ginekologikoa da. Dismenorrea primarioa (DP), ugaltze adinean dauden emakume gazteen artean, dismenorrea mota ohikoena da. Patologia pelbiko organikorik gabeko beheko abdomeneko karranpa mingarri espasmodikotzat definitzen da. Helburua: Dismenorrea pairatzen duten gazteen bizi kalitatea hobetzeko erizainaren eskuhartzea zehaztea; horretarako, dismenorreari buruzko ezaugarri eta kontzeptu garrantzitsuenak identifikatuz, dismenorreak eragiten dituen ondorioak zehaztuz, bizi kalitatean duen eragina ezagutuz eta berau pairatzen duten emakume gazteetan eman beharreko erizaintza zainketak aztertuz. Metodologia: Errebisio bibliografiko bat egin da. Horretarako, osasun zientzietako datu-base ezberdinak erabili dira: PubMed, WOS, Cuiden eta Dialnet. Emaitzak: Dismenorrea mota ohikoena DP da. Zenbait arrisku faktorek areagotu egiten dute DP jasateko aukera, eta ondorioz, DPak eragiten dituen ondorio biologiko, sozial eta psikologikoak. Horiek eragin zuzena dute emakume gazteen bizi kalitatean, nabarmen jaisten baita. Erizaintza zainketen inguruan, erizainak paper garrantzitsua du diagnostikatu aurretik eta diagnostikatu ondoren. Diagnostikoaren aurretik, prebentzioa eta osasun heziketa eginbehar garrantzitsuenak izango dira. Diagnostikatu ondoren, berriz laguntza emozionala eta emakume gaztearen etengabeko ebaluazioa. Eztabaida: DP prebalentziari dagokionez, aldaketa handiak daude, dokumentatu gabeko kasu asko baitaude. Ikerketa ezberdinetan ikusi da ondorio biologikoen artean, mina sintoma esanguratsuena izanik, sozialki eta psikologikoki emakume gazteak ondorio batzuk pairatzera eramaten dituzte. Autore gehienen arabera, emakume gazte askok ez dute laguntza profesionala eskatzen eta DP bere bizitzaren ohiko ezaugarri gisa onartzen dute. Erizainaren eskuhartzeak bizi kalitatean eragin positiboa izango luke. Ondorioak: DP zerbait naturala bezala ikusten da, eta gizartean onartuta eta normalizatuta dagoen min bat da. Orokorrean, biztanleriak duen ezagutza urria da eta baita osasun arretatik ematen zaion garrantzia ere. Erizain zainketei dagokienez, ikerketa gehiagoren beharra dago.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectdismenorreaes_ES
dc.subjectdismenorrea primarioa
dc.subjectbizi kalitatea
dc.subjectemakume gaztea
dc.subjecterizain zainketak
dc.titleDismenorrea pairatzen duten emakume gazteen bizi kalitatea indartzeko erizainaren eskuhartzea.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:21:48Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120810-836117-08
dc.identifier.gaurassign132148-836117


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record