Show simple item record

dc.contributor.advisorMugica Errazquin, Itxaso
dc.contributor.authorMoreno Besada, Maider
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:44:09Z
dc.date.available2022-07-26T07:44:09Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56998
dc.description.abstractSarrera: Zelula osasuntsuen eraldaketak eta hauen kontrolik gabeko hazkuntzak minbizia sortzen du. Minbiziari aurre egiteko tratamenduek,zehazki, kimioterapiak eta erradioterapiak, bigarren mailako efektu asko dakarte umearengan, bide batez, ospitalizazio beharra sortuz. Hartaz, haurraren bizitzak aldaketa asko jasaten ditu. Gainera, 6-10 urteko umeak garapen fasean egonik, honen haustura eragiten du; haurraren bizi-kalitatea osatzen duten 4 arloak (fisikoa, psikoemozionala, soziala eta eskolakoa) kaltetuz. Beraz, Osasun-Hezkuntza programa (OHezP) hau sortu da, haurren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Helburua: OSI Donostialdean gaixotasun onkologikoak pairatzeagatik ingresatuta dauden 6-10 urte bitarteko haurren bizi-kalitatea hobetzeko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea. Metodologia: Osasun heziketa programaren PIO galderari erantzunez eta barneratze eta kanporatze irizpideak jarraituta, bilaketa bibliografikoa datu-baseetan, web-orri desberdinetan eta liburuetan egin da. Proiektuaren egitura eta programazioa egiteko aldiz, “Gral eskuliburua” eta eredu ezberdinak hartu dira erreferentzia moduan. Plangintza: OHezP-aren diseinuan haurren bizi-kalitatea neurtzen duen PedsQL eskala hartu da erreferentziatzat, lau arlotan osatutakoa: arlo fisikoa, psikoemozionala, soziala eta eskolakoa. Hauekin batera, Minbiziaren nondik-norakoak deritzon arloa ere jorratuko du. Beraz, progama 5 saioetan landuko diren 5 gai-multzotan banatuko da. Metodologia pedagogikoari dagokionez, programa hau partaideen parte hartze aktiboan oinarritzen da, adingabea prozesu osoaren elementu nagusia izanik. Ebaluazioa, hiru zatitan banatuko da: emaitzen, prozeduraren eta egituren eta baliabideen ebaluaketa egingo baita. Ekarpen pertsonala: Arlo zientifikoari zuzendutako haur-minbiziaren inguruko informazio ugari dagoen arren, ez daude haurrei zuzendutako Osasun-Hezkuntza programik eskuragai. Hauen beharra nabaria da haurrari arlo ezberdinetan eta zuzenki eragiten diolako gaixotasunak. Erizaintzak zainketa holistikoa helburu izanik, programa honek haurraren bizi-kalitatearen arlo guztiak hartzen ditu barne. Zentzu honetan, erizainak paper garrantzitsua jokatzen du hezitzaile moduan, talde multidisziplinarraren lanarekin batera. Hitz gakoak: minbizia, 6-10 urteko haurra, bizi-kalitatea, osasun heziketa programa.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectminbiziaes_ES
dc.subject6-10 urteko haurra
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.subjectosasun heziketa programa
dc.titleGaixotasun onkologikoak pairatzen dituzten haurren bizi kalitatea hobetzeko osasun-hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:22:40Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120768-911527-08
dc.identifier.gaurassign132357-911527


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record