Show simple item record

dc.contributor.advisorEstevan Muguerza, Maite
dc.contributor.authorMitxelena Ugalde, Intza
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:48:06Z
dc.date.available2022-07-26T07:48:06Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57000
dc.description.abstractSarrera: haurdunaldian emakumearen gorputzak aldaketa asko pairatzen ditu, eta garai honetan ariketa fisikoa egiteak makina bat onura ditu, bai amarentzat eta baita fetuarentzat ere. Alabaina, kirola egiten duten etorkizuneko amak oso gutxi dira, hainbat arrazoi direla medio, eta honek eragiten dituen ondorio kaltegarriak ikusgai dira egungo osasun-sisteman. Horregatik, haurdun dauden emakumeak kirola egitera animatzeak berebiziko garrantzia du, garai honek berez dakarren motibazioari probetxua ateraz, onurak ager daitezkeelako emakumearen eta haurraren etorkizun urrun nahiz hurbilean. Helburua: haurdun dauden emakumeei garai honetan ariketa fisikoa egiteko osasunhezkuntza programa bat diseinatzea da. Metodologia: osasun-hezkuntza programaren helburuari erantzuteko bilaketa bibliografiko bat burutu da Patient, Intervention and Outcome egitura jarraituz eta dagozkion Descriptores de Ciencia de Salud eta Medical Subject Headings terminoak erabiliz. Bestalde, hainbat erakunde ofizialen webguneak edo dokumentuak ere erabili dira informazioa lortzeko eta osasun-hezkuntzaren egitura eta saioak garatu ahal izateko. Plangintza: programa Oreretan garatuko da, eta erditze-data 2023ko apirilean duten emakume oreretarrei zuzendutakoa izango da. Iraupena 2022ko urritik 2023ko apirila bitartekoa izango da, eta astean behin, astelehenetan, 90 minutuko saioak burutuko dira. Osasun-agenteen taldea emagin batek eta entrenatzaile fisiko batek osatuko dute. Proiektuak hiru zati izango ditu, hiruhileko bakoitzean bat, eta zati bakoitzean hiruhileko horretan egin beharreko ariketa zehatzak ikasiko eta praktikatuko dira, gero xedetaldeak beraien egunerokotasunean finkatu ditzan ohitura hauek. Bukatzeko, programa bete eta helburuak lortu diren ziurtatzeko, hainbat ebaluazio tresna sortu dira. Ekarpen pertsonala: gaiari buruzko informazioa dagoen arren, haurdun dauden emakumeen artean gelditasun handia dagoela ikusi da. Beraz, etorkizunera begira, funtsezkoa da haurdun dauden emakumeekin lan egiten duten osasun profesionalak heztea eta osasun-sistema publikoan ariketa fisikoa egiteko programak gauzatzea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthaurdun dauden emakumeakes_ES
dc.subjectosasun-hezkuntza programa
dc.subjectariketa fisikoa
dc.titleHaurdunaldian ariketa fisikoa sustatzeko osasun-hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:22:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister120786-915526-08
dc.identifier.gaurassign132153-915526


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record