Azido Polilaktikoa eta Poli (2-etil-2-oxazolina)-n oinarritutako zuntzak elektroharitze prozesuaren bidez
View/ Open
Date
2022-10-18Author
Echezarraga Aizcorreta, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua elektroharitzea disoluzio bidez lorturiko nahaste polimerikoen zuntzen azterketan oinarritu da. Horretarako, bi polimero desberdin erabili dira konposizio desberdinetan, Poli(2-etil-2-oxazolina) (POEZ) eta Azido Polilaktikoa (PLA). Disoluzioak egiteko kloroformoa erabili da disolbatzaile gisa. Bi polimeroek hainbat propietate interesgarri aurkezten dituzte, horregatik, interesgarria izango litzateke hauen konbinazioz lorturiko zuntzak ikertzea.
Elektroharitze prozesua aplikatu baino lehen, polimero puruez gain, bi polimero nahasteen karakterizazio kimiko-fisikoak egin dira konposizio desberdinetan, bi polimeroen artean dagoen interakzioak ikertzeko. Honetarako, hainbat teknikaz baliotu da, ekorketa kalorimetria diferentziala (DSC), Biskosimetria kapilarra, Fourier Transformatuaren Espektrofotometroa (FTIR) eta Analisi Termograbimetrikoa (TGA) haien artean esanguratsuenak. Teknika hauei esker, baita ere beste kontzeptu batzuk ikustea lortu da, kristaltasun maila edo haritzeko behar den kontzentrazio minimoa esate baterako. Hauen karakterizaziorako, film selekzio bat egitea beharrezkoa izan da. Honen hautaketa, filmen kloroformo kantitate azterketan oinarritu da. Bestalde, bi polimeroen artean gertatzen diren interakzioak sakontasun gehiagorekin aztertu dira FTIR berogailuarekin erabiliz. Horrela, batak bestearen aurrean duen eragina ikusi ahal izan da.
Elektroharitzea disoluzioan, haritzeko behar den kontzentrazio gutxienekoaz gain, diametro berdineko eta morfologia homogeneoko zuntzak lortu dira. Kloroformoan egindako disoluzio polimerikoen morfologia nola aldatu den ikusi da konposizio desberdinetan. Horrela, polimero puruen eta nahasketen propietateak aztertuz. Horretaz gain, elektroharitze bidez lortutako sareen erretikulazioa burutu da. Erretikulazio erreakzioa ezin izan da asko sakondu, baina transesterifikazio erreakzioan oinarritzen dela uste da, beraz, lan honen atal hau aurrelan bat bezala utzi da etorkizunean aztertzeko.
Elektroharitzean lortutako emaitzak aztertzeko, ekorketa mikroskopio elektronikoa (SEM) erabili da, honela, laginen morfologia ikustea posible izan da.