Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kontserbazioa eta iraunkortasunaren sustapena
Ikusi/ Ireki
Data
2022-06-13Egilea
Lizarralde Guerra, Irati
Laburpena
[EU]Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko probintzian kokatutako natura ondarea den eremu bat da. Ingurumenaren, osasunaren
eta kulturaren ikuspuntuetatik duen garrantziagatik, gaur egungo klima aldaketaren ondorioetatik eta gizakiaren kutsaduratik
babestu behar da aipatutako eremua. Beraz, nire lanean Urdaibaiko eremuaren babespenaz, kontserbazioaz, iraunkortasunaz eta
kudeaketaz arduratuko diren dokumentu eta araudia aztertzen ditut. Ondoren, aipatutako helburuak lortzeko asmoz, Urdaibaiko
Biosfera Erreserbako araudi propioari hainbat ekarpen berriztaile eta garrantzitsu eginez.
Nahiz eta nire Gradu Amaierako Lanaren xedea arestian aipatutakoa izan, OceanI3 izeneko programan ere parte hartu dut eta nire
lanean aipatutako programaren esentzia une oro nabaerma da. Izan ere, Oceani3-k proposatutako aurtengo erronka Urdaibaiko
Biosfera Erreserbako eremuan plastikoak murriztea da. Beraz, nire lanean Oceani3ko erronka ere landuko da.