"Stalking" delitua emakumeek jasaten duten indarkeriaren ikuspegitik
Abstract
[EU]Espainiar Zigor Kodeak 1/2015 Lege Organikoaren ondorioz erreforma handi bat jasan zuen 2015. urtean. Erreforma horren arrazoietako bat Istanbulen, 2011ko maiatzaren 11an eginiko Europako Kontseiluaren Hitzarmena, emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeari eta borrokatzeari buruzkoa, izan zen. Hitzarmen honen ondorioz, espainiar legegileak hainbat portaera zigortu behar zituen emakumearen aurkako indarkeria saihesteko helburuarekin. Portaera horien artean “stalking” (jazarpena) zegoen, eta, legegileak delitu gisa tipifikatzea erabaki zuen Zigor Kodeko 172 ter. artikuluan. Beraz, lan honen helburua “stalking” delitua aztertzea da, emakumeek jasaten duten indarkeriaren ikuspegitik. Horretarako, lehenik eta behin, “stalking” delituaren tipo penala aztertuko da. Ondoren, ikerketa batzuetan oinarrituz, tipo penal honek emakumearen aurkako indarkeriarekin eta genero-indarkeriarekin duen harremana arakatuko da. Azkenik, legegileak delitua tipifikatzerako garaian emakumearen aurkako indarkeria saihesteko behar hori 172 ter. artikuluan nola islatu duen aztertuko da.