Grafenoaren erabilera zelula fotovoltaikoetan
View/ Open
Date
2022-12-14Author
Matias Alkaiaga, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteotan aurrerapen asko eman dira grafenoaren ikerkuntzan. Esatearren,
aurrerapen garrantzitsua eman da grafenoaren eskala handiko erauzketan. Bere karbono
sare kristalinoak erresistentzia mekaniko izugarriak, eroankortasun elektriko eta termiko
itzelek, iragazgaiztasunak eta beste hainbat propietate ikusgarriek aplikazio askotarako
material interesgarri bihurtzen dute. Lan honetan, grafeno puruaz gain honen deribatu
desberdinen aplikazioa ere aztertu da. Horrez gain, gaur egun erabiltzen diren erauzketa
metodo desberdinak alderatu dira.
2015. urtean 55 herrialdetako ordezkariak batu ziren klima aldaketari aurre egin nahian
Pariseko hitzarmena sortzeko. Hitzarmen honen helburua mundu osoko berotegi-efektuko
gas emisioen murrizketa ziurtatzea izan zen, klima aldaketari aurre egiteko. Horrezkero,
energia berriztagarrietan inbertsio handiak egin dira eta trantsizio energetikoa bultzatu da.
Lan hau energiafotovoltaikora mugatzen da, grafenoak bertan izan dezakeen ekarpena
aztertuz. Grafenoa hirugarren generazioko zelula fotovoltaikoetan aplikatu da
eraginkortasuna hobetu nahian.Lan honetan, hiru zelula fotovoltaiko mota desberdinen
nolakotasuna eta grafenoak hauetan bete dezakeen funtzioa azaldu da.
Azkenik, energia fotovoltaikoaren zein grafenoaren gizarte, ekonomia eta ingurumen
alorretako inpaktuak aztertu dira. Energia fotovoltaikoak berak berotegi-efektuko gas
emisiorik ez duen arren, zelula zein panel fotovoltaikoen produkzioa eta beharrezko
materialen erauzketa kontuan hartu behar da inpaktu erreala aztertzeko. Horrez gain,
panel fotovoltaikoen balio-bizitza eta ondorengo hondakin kudeaketa aztertu da.