Belaunaldiartekotasuna gizarte hezkuntzan: adinekoen eta etorkizuneko gizarte hezitzaile berrien topagunea sortuz
Date
2023-02-20Author
Rubio Franco, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Gizarte hezkuntzak biztanleriaren adintzeak planteatzen digun gizarte-erronkarako
erantzunak sortu behar ditu. Lan honen ardatza eremu seguru baten sorrera aztertzea da,
non BIZAN Judizmendiko zentroko adinekoek eta UPV/EHUko lehen mailako
gizarte-hezkuntzako ikasleek bakarrizketa indibiduala alde batera utzi eta belaunaldien
arteko elkarrizketa eta elkartruke bihurtzen duten, eta podcast programa bat grabatzen den,
horren onurak ezagutarazteko. Horretarako, metodologia parte-hartzailea, aktiboa eta
malgua erabili zen. Emaitzek agerian uzten dute belaunaldien arteko programak
aldaketarako bide gisa eraginkorrak direla, eta adin guztietarako jendartearen aldeko
apustua egiten duten gizarte esku-hartzeak behar direla.