Adinekoen bakardade sentimenduaren eta egoera kognitiboaren arteko erlazioa.
View/ Open
Date
2023-02-24Author
Azpiroz Zabalo, Maialen
Metadata
Show full item recordAbstract
Isolamendu soziala eta bakardadea oraindik gutxietsiak izan ohi diren osasun publikoko arrisku larriak dira, biztanleriaren zati garrantzitsu bati eragiten diotenak. Horien artean adineko pertsonak daude, izan ere, bakardadea eta isolamendu soziala pairatzeko arrisku handiagoan daudela esan daiteke; bakarrik bizitzea, familia edo lagunen galera, erretiroa, gaixotasun kronikoak eta zentzumenen narriadura bezalako aurretiazko faktoreekiko esposizioan egoteagatik.
Bakardadea egoera subjektibo bat da, zeinetan harreman sozial erreal eta desiratuen arteko desadostasuna dagoen. Aldiz, sinonimotzat hartu ohi den arren isolamendu soziala beste gizabanako batzuekin harreman sozial minimoa izatearen egoera objektibo gisa definitzen da. Literaturak iradokitzen du bi kontzeptu hauek erlazionatuta daudela, baina ez dira zuzenean gainjartzen. Familiako kideez babestuta egon arren bakardade sentimendua izaten jarraitu ahal baitute.
Espainiako biztanleria piramideak aurrera jarraitzen du bere zahartze prozesua etengabe, 65 urte edo gehiagoko pertsonen proportzioak gora egiten duen bitartean; bizi esperantzaren hobekuntza nabarmenduz. Momentura arte Espainiako biztanleriaren %19,77-ak 65 urte edo gehiago ditu eta horietatik bi milioi baino gehiago bakarrik bizi dira, bakardadea pairatzeko arriskua handiagoan egonez.
Ikusi egin da bakardadea erasan fisiko, kognitibo eta mentalekin (gaixotasun kardiobaskularrak, iktusa, depresioa, antsietatea, diabetesa, hiperkolesterolemia...) erlazionatuta egon daitekeela, baita osasunarekin erlazionaturiko portaera (ariketa fisikoa, dieta, erretzea...) eta bizi-kalitatearekin ere, hilkortasunaren arrisku faktore ere izatera iritsiz.
Ondorio guzti horien artean narriadura kognitiboa dugu, dementzia barne. Berez, ohiko zahartzearen ondorioz aldaketak ematen dira kognizioan, baina azken urteetan buruturiko ikerketen arabera bakardadea kognizioaren narriadurarekin eta baita dementzia pairatzeko arriskua areagotzearekin ere erlazionatuta egon daiteke.