Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorBennett Díez, Angela
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2023-02-24T16:08:35Z
dc.date.available2023-02-24T16:08:35Z
dc.date.issued2023-02-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60075
dc.description53 p. -- Bibliogr.: p. 26-28
dc.description.abstractIktusa gaixotasun zerebro-baskular akutua da, garun-funtzioaren alterazio fokalaren zeinu klinikoak azkar garatzean datzana eta heriotza eragiten duena. Garuneko odol-zirkulazioa bat-batean etetearen ondorioz ematen da. Ondorioz, odola ez da garunera behar den kopuruan heltzen eta horrek garuneko zelulen hipo-perfusioa eragiten du, hauek beraien funtzioa betetzeari utzi eta garun-ehun horren alterazio funtzionalaren sintomak hasten direlarik. Garun istripua duen pertsonen laurdenak, gutxi gorabehera, afasia pairatzen du. Afasia mintzairaren nahaste bat da, eta oro har, bere modalitate guztiak konprometitzen ditu: ahozko hizkuntzaren adierazpena eta ulermena, irakurketaren idazkera eta ulermena. Nahaste honen sintoma nagusia anomia da, hitzak gogoratzeko zailtasuna. Afasia pertsonen biografian haustura handi bat eragiten du eta eragin larria du pazienteen eguneroko bizitzan eta aktibitateetan, eta bizi-kalitatearen dimentsio guztiei eragiten die. Doitze psikosozialeko prozesua konplexua eta luzea da, eta afasia duten pertsonak bereziki arazo psikosozialetarako joera dute. Garrantzitsua da paziente hauen bizitza esperientziak eta istorioak, identifikatzea zer nolako inpaktua daukan afasia haien bizitza-kalitatean eta identifikatzea zeintzuk diren asetu gabeko beharrak. Berrikuspen honen helburuari erantzuna emateak aukera emango du iktusa izan duten eta afasia duten pazienteen zaintza hobetzeko eta haien errealitateari gehiago hurbiltzen den arreta eskaintzek. Lan hau literaturaren errebisio kritikoa dugu. Lanaren helburua betetzeko asmoz Medline (OVID), Medline (PubMed), Cinahl, Cuiden, PsycINFO eta Cochrane Library bilaketa egin zen literaturaren azterketa kritikoa egiteko. Bertan, lengoaia naturala eta zientifikoa eta operadore boleanoak erabiliz, hainbat bilaketa ekuazio ezberdinak erabili egin ziren informazio esanguratsua eskuratzeko. The Aphasiology aldizkarian, Journal of Clinical Nursing eta Stroke Rehabilitation Journal erabili egin ziren eskuzko bilaketa egiteko. Aldizkariez gain, ebidentzian oinarritutako baliabide elektronikoetan (RNAO, NICE) bilatu egin zen. Hamasei azterketa kualitatibo hautatu ziren, iktusa jasan ondoren afasiarekin bizi diren pertsonen bizi-esperientzia aztertzeko, eta epe luzeko beharrak aztertzeko. Berrikusitako artikuluetatik lortutako emaitzak aztertzeko, berehala banatu egin ziren beharrak bi azpimultzo nagusietan; alde batetik behar estrintsekoak, hau da, norbanakoaren kanpotik hala nola familia eta kideetatik, osasun zerbitzuetatik, terapia eta errehabilitazio taldeetatik sortutako beharrak eta nahiak; beste alde batetik, behar intrintsekoak aipatzen ziren, pertsona berarengan sortutako beharrak eta nahiak, sozializatzeko beharra, iktus aurreko bizitza berreskuratzeko eta autonomia sustatzeko beharra, eta komunikazioan lantzeko beharra. Lan honetan egiaztatu egin da iktus bat izan eta gero afasia garatzen dituzten pazienteak asetu gabeko behar desberdinak eta zailtasunak dituztela, haien bizi kalitatea murrizten dituztenak. Haien artean sostengua formala zein informala izateko beharra, sozializatzeko beharra eta gizartean afasia kontzientziak pizteko nahia agertzen dira besteak beste. Ondorioztatu egin da afasia zainketa multi-diziplinarra eskatzen duen gaitza dela, eta oraindik afasiaren inguruan erizain zainketak eta interbentzioen eraginkortasuna aztertzen dituzten ikerketak egitear daude, izan beste profesionalen inguruan zentratua zeuden, hala nola, logopedak, psikologo eta psikiatrak eta medikuan. Beste alde batetik aurkitu egin dira kontrako iritziak parte-hartzaileen artean epe luzeko beharren inguruan. Horrek pentsarazten digu inoiz ezin dugula orokortu zainketa planak, beti pertsonalizatu egin behar dira, izan ere pertsona bakoitza bakarra eta desberdina da, eta bere esperientzia pertsonala bizi du afasiaren gaixotasunari dagokionez.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectiktuses_ES
dc.subjectafasia
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.subjectbizi-esperientziak
dc.subjectesperientzia-emozionala
dc.subjectbeharrak
dc.titleAfasia: epe luzeko erronka. Iktus osteko afasia garatzen duten pazienteen asetu gabeko beharrakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-09T06:09:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister121313-922619-08
dc.identifier.gaurassign134592-922619


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record