Antigorputz monoklonalen erabilera migrainaren tratamendu profilaktikoan
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Dulce Achondo, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Migraina gaixotasun neurologikorik prebalenteena da mundu-mailan. Buruko min handia eragiten duen patologia da, krisietan agertzen dena, iraupen aldakorra duena, eta kronifikatzeko joera duena. Kasu hauetan, oso ezintzailea da sufritzen duen pazientearentzat, eta bizi-kalitatea asko baldintzatu dezake. Orain arte 2 tratamendu ezberdin erabili dira migrainak tratatzeko: abortiboa, sintomak agertzen diren momenturako, eta prebentiboa, krisien maiztasuna murrizteko. Hala ere, gaixotasunaren fisiopatologia zehatza ez da guztiz ezagutzen, eta erabiltzen diren tratamenduen eraginkortasuna zalantzazkoa da, krisiak murrizteko erakusten duten gaitasun eskasa dela eta.
Azken urteotan, ikerketa-ildo nagusienetarikoa gaixotasunean inplikaturik dauden markatzaile biologikoak deskubritzea izan da, migrainaren fisiopatologia hobeto ulertzeko eta aldi berean, aukera terapeutiko berriak diseinatu ahal izateko. Ikusi denez, migraina-krisietan kaltzitoninaren genearekin lotutako peptidoaren (CGRP) mailak pertsona osasuntsuetan baino altuagoak dira, eta horrek, bide terapeutiko berri bat bideratzea ahalbidetu du. Horrela, CGRP-aren eta bere hartzailearen aurkako lau antigorputz monoklonal berri garatu dira: Galcanezumab, Fremanezumab, Erenumab eta Eptinezumab. Antigorputz horiekin egindako saiakuntza klinikoek migrainaren tratamenduan erabiltzearen aldeko ebidentzia erakutsi duten arren, oraindik ez dago epe-luzera eragin ditzaketen efektuen informaziorik.
Immunoterapia berri hau alternatiba gisa aurkezten da ohiko tratamenduetara erantzuten ez duten pazienteentzat. Merkatuan urte gutxi batzuk daramatzatenez soilik, oraindik ezjakintasuna dago epe luzera izango duten eraginen inguruan; horregatik, hurrengo urteetan zehar jarraipen eta ebaluazio zehatzak egin beharko dira, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko.