Show simple item record

dc.contributor.advisorOlasagasti Arsuaga, Félix ORCID
dc.contributor.advisorFerro Urigüen, Alexander
dc.contributor.authorIndo Vázquez, Elene
dc.contributor.otherF. FARMACIA
dc.contributor.otherFARMAZIA F.
dc.date.accessioned2023-02-28T15:09:28Z
dc.date.available2023-02-28T15:09:28Z
dc.date.issued2023-02-28
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60154
dc.description24 p. -- Bibliogr.: p. 19-22
dc.description.abstractHelburua: Idorreria, bost heldutik batek pairatzen duen sindrome geriatrikoa da eta egoitza zentroetan bizi diren % 50-75ek pairatzen dute. Egoitza zentroetan bizi diren adineko pertsonen libragarrien preskripzioaren prebalentzia eta hauen erabilera bultzatzen duten faktoreak ezagutzea izan da helburu nagusia. Bestalde, finantziatu gabeko medikamentuak direla jakinik, egoiliarrei dakarzkien ondorio ekonomikoak ebaluatzea izan da beste helburua. Garapena: Matia Fundazioko egoitza zentroetako unitate gerontologiko eta psikogeriatrikoetan behaketazko ikerketa multizentriko transbertsala egin zen. 2022ko martxoaren 21ean, egoiliarren datu soziodemografikoak zein klinikoak bildu, preskribaturiko libragarrien erabilera ebaluatu eta egoiliar bakoitzari hilero zekarkion kostu ekonomikoa estimatu zen. Munduko Osasun Erakundearen ATC sailkapenaren arabera egoiliarrek preskribatuta zituzten medikamentuak aztertu ziren. Libragarrien preskripzioaren prebalentzia % 56,14koa izan zen eta hauek hartzen zituztenen artean osmotikoak (A06AD) izan ziren erabilienak % 95,73ko maiztasunarekin. Emakumeetan eta egoera kognitibo (GDS: Narriadura Orokorraren Eskala ≥6) zein funtzional (Barthel Indizea ≤35) okerragoan zeuden pertsonetan libragarriak hartu beharra arruntagoa dela ikusi zen. Idorreria eragin dezaketen medikamentuen preskripzioa ikertu zen eta antipsikotikoak (N05A) eta beste antidepresiboak (N06AX) libragarri gehiago erabiltzearekin erlazionatu ziren. Norbanako baten preskripzioan idorreria eragin dezaketen medikamentu jakin batzuk metatzeak ere (≥2 medikamentu) erlazioa duela ikusi zen. Azkenik, paziente bakoitzaren libragarrien erabilerari loturiko hilabeteko batezbesteko kostua 12,38€-koa zela kalkulatu zen, hilean gutxieneko errenta jasotzen duten pertsonen norberaren aukerako gastuetarako duten diruaren % 13,54a. Ondorioak: Libragarriak egoitza zentroetan bizi diren pertsonen artean maiztasun handiarekin preskribatzen diren farmakoak dira eta hainbat ezaugarri soziodemografiko zein farmako erabilerekin erlazionatu dira. Horrenbestez, zenbait pertsonen egoera ekonomikoa zaurgarria dela ikusita, libragarriak medikamentu finantziatuen barne sartzea funtsezko neurria dela erakutsi da.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEgoitza zentroetan bizi diren adineko pertsonen libragarrien preskripzio farmakologikoa eta honen ondoriozko kostuaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-01T10:14:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Farmacia
dc.contributor.degreeFarmaziako Gradua
dc.identifier.gaurregister122307-878823-09es_ES
dc.identifier.gaurassign134094-878823es_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record