Gehigarri nutrizionalen erabilpena ariketa fisikoak eragindako lesio muskularretan
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Ansorregui Alonso, Irene
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun kirolarien ongizateak izugarrizko garrantzia du, eta lesio egoerak sahiestu nahi diren edo errekuperazioa azkartu nahi den momentuetarako iada hainbat metodo daude erabilgarri. Garapen bidean dagoen metodo horietako bat gehigarri nutrizionalen erabilpena da. Lesio muskularretan egoera proinflamatorio bat sortzen da, eta hantura hau denbora luzeegian egoteak lesioaren errekuperazioa luzatzen du. Horregatik, gehigarri antiinflamatorioen erabilera lagungarria izan daiteke denbora hori murrizteko, eta baita gehigarri antioxidatzaileena, elkar lotuta baitaude. Kurkumina, omega-3, D bitamina, esne gazuraren proteina eta gerezi azidoak propietate antiinflamatorioak dituzte, eta hortan lagunduko dute. Horrez gain, giharren birsortzean lagunduko dutenak, omega-3, D bitamina, kreatina eta gerezi azidoa izango dira. Azkenik, eragin antioxidatzailea gerezi azidoaren bidez lortuko da, eta posible da kurkumaren bidez ere lortzea. Esan beharra dago gehigarri hauen eraginak ikertze prozesuan daudela, beraz, ez direla %100ean ziurrak izango lesioetan erabiltzeko. Gainera, eragin hauek sortzeko dosi bateraturik ez dago finkatuta, baina gero eta ikerketa gehiago egiten doazen heinean lortuko da. Oraingoz, ikerketetan erabili diren dosiak izango dira erreferentziatzat hartzeko kantitateak.