Interbentzio nutrizionala obulazio asaldura nagusietan
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Razkin Azpirotz, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Antzutasuna igoeran dago mundu osoan eta obulazio-asaldurak dira kausa nagusiena. Ugalkortasun baxuaz gain, obulazio-asaldurek osasunean eta bizi kalitatean eragin negatiboa ekartzen dute. Berrikuspen honen helburua obulazio asaldura nagusien aurrean jarraibide nutrizionalak eskaini ahal izateko informazioa biltzea da. Obulazio egokirako, pisu egokia eta elikadura egokia mantentzea ezinbestekoa dela konprobatu da. Biztanleria orokorrean, dieta mediterranearra jarraitzea gomendagarria da, kontrol gluzemiko egokia bermatzeko. Horren barruan, omega-3 gantzen eta azido folikoaren ahorakina sustatu behar da. Obulazio-asaldurak sortzeko kausarik ohikoenak obario polikistikoaren sindromea (OPS), amenorrea hipotalamiko funtzionala (AHF) eta hiperprolaktinemia (HPL) dira. OPS garatzeko faktore garrantzitsuena hiperintsulinismoa dela pentsatzen da. Horregatik, gluzemia egokia mantendu behar da. Dieta zetogenikoak, zehazki, sintomatologian hobekuntza nabariak lortzen ditu. Horren barruan, omega-3 gantzen gehigarriek parametro metaboliko eta obulatorioak hobetzen dituzte. AHF-ean, energia eskuragarritasun (EE) urria zuzendu behar da: estresaren kontrolaz, pisuaren kontrolaz eta ariketa fisiko gogorra ekidinez. Dietak orekatua eta osoa izan beharko du. Omega-3 gantzek, D bitaminak eta magnesioak, bestalde, egoera psikologiko ona edukitzen lagun dezakete. HPL tratatzeko, B6 bitamina eta zinka eraginkorrak izan daitezkeela dioten zenbait ikerketa daude. Horrez gain, edozein kausetako hipogonadismoan, D bitamina eta kaltzioaren beharrak bete beharko dira, osteoporosia prebenitzeko.