Kreatina eta proteina gehigarriak kirol munduan: errendimendua hobetzetik bigorexiara
Abstract
Gaur egun, gehigarri nutrizionalen erabilera ugaria da gizartean. Gehigarrien merkatu
globala hurrengo 6 urteetan, urtean % 8,4 haziko dela estimatzen da, 2020an 130.000
milioi eurotan baloratu zelarik. Gehigarri dietetikoak ugariak dira, eta funtzioaren
arabera sailkatzen dira, baita ebidentzia mailaren arabera ere. Kirol munduan gehien
erabiltzen diren gehigarrien artean proteinak eta kreatina daude. Gehienbat, muskulu
masa areagotzeko erabiltzen dira, errendimendua zein estetika faboratzeko. Hala ere,
proteina eta kreatina gehigarriek hainbat efektu desiragaitz izan ditzakete, bai maila
fisiologikoan (giltzurrun aparatuan kalteak, arazo digestiboak, eta abar) eta baita
psikologikoan ere (gaixotasun mentalak). Oro har, kontsumitzaileen artean dagoen
desinformazio maila nahiko altua denez, efektu negatibo horiek nabarmen azaleratzen
dira. Bigorexia, alegia, hipertrofia muskularra izateko obsesioa da gehigarri mota
horien ondorioz maiz gertatzen den gaixotasuna.