Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun-kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garun-mikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetan.
Abstract
Depresioa prebalentzia altua aurkezten duen gaixotasun mental larria da. Gaitz honek
garrantzi sozial handia duen arren, bere oinarri etiopatogenikoari buruzko informazio gutxi
daukagu gaur egun. Horrez gain, gaixotasun honen tratamendurako farmakoen
eraginkotasuna mugatua da oraindik, eta, horregatik, ekintza mekanismo ezberdinen bitartez
jarduten duten antidepresibo berriak ikertzea berebizikoa da.
Psilozibina jatorri naturaleko alkaloide haluzinatzailea da, eta erabilgarritasun terapeutikoa
aurkeztu du depresio errefraktarioa pairatzen duten pazienteetan. Hala ere, honen
farmakologia, gainerako psikodelikoen kasuan bezala, nahiko ezezaguna da.
Lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu zen. Horretarako, esna zeuden
sagueran, garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz, kortex prefrontalean monoamina maila
extrazelularretan psilozibinak duen eragina ebaluatu zen.
Eragin antidepresiboa eta eragin haluzinatzailea sortzeko nahikoa den dosia erabili zen, 1
mg/kg hain zuzen. Dosi honekin, ez ziren monoaminen kontzentrazioan aldaketa
esanguratsurik ikusi eta horrek, beraz, psilozibinaren eraginen ekintza mekanismo akutuak,
egungo antidepresiboetan ez bezala, monoaminen kontzentrazioan aldaketarik eragiten ez
duela pentsarazten gaitu.