Show simple item record

dc.contributor.advisorDiaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorPagonabarraga Agorria, Gorka
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-03-03T17:21:50Z
dc.date.available2023-03-03T17:21:50Z
dc.date.issued2023-03-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60215
dc.description46 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-28
dc.description.abstract[EUS] Ahozkoaren berbaldi analisiak idatziarekiko begirada eskatzen du idatzizkoaren aldean. Bi modalitateok, hizkuntza bakar eta berberean oinarritu arren, erregimen desberdinetan gauzatzen dira, ezaugarri eta baliabide bereizgarriekin (Alegria, 2009). Ezaugarri edo baliabide horietako bat dugu errepikapena, izaera eta funtzio askotarikoak erakusten dituena, osagai baztergarri izatetik urrun. Izan ere, azken bi hamarkadetan egin dira bereziki diskurtsoaren analisiaren azterketan euskararen arloan, eta errepikapena bezalako fenomenoak, garai batean ahozkoaren zabarkeria edo akastzat hartuak, ahozkoaren argitara aztertu dira, bere agerpen eta funtzioak deskribatu eta zehaztuz (Larringan eta Idiazabal, 2008). Besteak beste, erakutsi da testu-generoaren arabera errepikapenak forma eta funtzio bereizgarriak har ditzakeela. Esaterako, Gutierrezek (2019) kazetaritza genero bitan errepikapenaren gauzatze diferentea erakutsi eta errepikapena huskeria eta akatsa izatetik urrun, generoaren araberako funtzio zehatzetara lotua agertzen dela egiaztatu du. Gradu amaierako lan honetan, bi generori erreparatu nahi zaie, errepikapenaren erabilera aztertzeko eta haren funtzionamenduaren ezagutzan sakontzeko. Umorezko bakarrizketak eta bat-bateko bertsoak dira hautatu diren generoak, guk dakigula euskaraz aztertzeke daudelarik, ildo horretan ekarpen xumea egiteko asmoz. Atal bi izango ditu lanak: teorikoa eta praktikoa. Aurrenekoa errepikapenaren zedarritze teorikoa izango da. Ikusiko denez, ahozko solasean, errepikapena baliabide ohikoa da: batetik, mezu linguistikoaren eraketa eta egituraketan, eta bestetik, elkarrizketako partaideen arteko erlazio interaktiboan parte hartzen du (Garcés, 2004). Gauzak horrela, lanaren marko teorikoa ezarri, errepikapena mugatu eta deskribatu eta ahozko zenbait erabileretan agertzen diren errepikapen motak eta betetzen dituen funtzioak ere deskribatuko dira. Azkenik, umorezko bakarrizketak eta bat-bateko bertsoak ere deskribatuko dira, testu-genero lez zerk ezaugarritzen dituen ezagutzeko. Bigarrenik, aipaturiko testu-generoetan errepikapenak aztertzeko erabili den corpusa eta metodologia aurkeztuko dira, eta horren arabera lorturiko emaitzak erakutsi. Emaitzetatik ondorioetara bidean, generoen arteko erkaketa egingo da. Hipotesi gisa esan daiteke, aztertutako testu guztietan errepikapenak bere lekua izango duela uste dugula, baina bakoitzaren ezaugarrien arabera, hots, testu-generoaren arabera, bakarrizketa edo bertsoa izan, errepikapen mota diferenteak aurkituko direla, testu-genero bakoitzaren araberako funtzio diskurtsiboei lotuta beti ere.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleBat-bateko bertsoak eta bakarrizketa euskaraz: errepikapena aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-03T07:03:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122763-919155-09
dc.identifier.gaurassign130036-919155


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record