Show simple item record

dc.contributor.advisorLorenzo Jiménez, Jesús
dc.contributor.authorManterola Bolumburu, Jone
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-03-03T17:26:02Z
dc.date.available2023-03-03T17:26:02Z
dc.date.issued2023-03-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60217
dc.description27 p. -- Bibliogr.: p. 24-27
dc.description.abstract[EUS] Ipar-Afrikako berebere etniaren agerpena aspalditik aztertu izan den auzia izan da. Egile ugarik parte hartu dute VIII. mendean arabiarrek barbar deitu zuten populazio honen etnogenesiaren inguruko hausnarketan, baina ez da erantzun egi eta bakar bat eman. Izan ere, VII. eta VIII. mende bitarteko iturri falta, eta autore ezberdinek egokitu dizkion jatorri eta identitate mitikoak, herri honen historia misteriotsu egiten du. Lan honetan, Magrebeko berebere etniaren sorkuntza momentura hurbiltzea izango da helburu, nondik, nola eta zergatik osatu zen. Marko teorikoa osatzeko, XX. mendean garatu zen etnogenesiaren teoria ikertu da. Honen bitartez etnia bat izateko irizpideak landu dira, bere izaera eta ezaugarriak, eta teoriaren inguruan sortu diren ideia ezberdinak kontrajarri dira. Marko historikoan, VI. eta VIII. mende bitartean Ipar-Afrikako eremuan ematen den testuingurua hartu da kontuan. Bizantziar Inperioa, VI. mendean, garaiko potentzia handia izanik eragin handia izan zuen Ipar-Afrikako eremuan, eta Kaesareako Prokopio historiagilearen kronikan oinarrituz, bertako populazioaren kategoriaren azterketa egin da, zehazki, mauriena. Ondorengo mendetan, VII. eta VIII. mendeak, arabiar-islamiar espantsioa eman zen, eta garai honetan eman zen Magrebeko biztanleen izen eta kategoria aldaketa, mauritik barbar-era igaro zen. Testuinguru honetan eman zen berebere etniaren kategorizazioa, baina bere benetako jatorria oraindik zalantzan dagoen auzia da, ez baitakigu barbar deitu zen populazio hau bizantziarren mauriak izan ziren ala etnia berri baten eraikuntza eman zen. Erantzun posibleak emateko, oinarri teoriko eta historikoa izanda, etnogenesiaren teoria berebereengan aplikatu da, eta iturri historiografiko ezberdinak erabiliz, etnia honen agerpena noiz, nola eta zergatik eman den hausnartu da. Hala ere, erantzunak ez dira zehatzak, historiagileen artean ikuspuntu ezberdinak sortzen direlako, batez ere VI. mendean maurien iturriak gutxitzen hasten diren bitartean, barbar-en erreferentzi historikoa IX. mendean agertzen delako. Era berean, etnia honen inguruko kronikak IX-XIV mende bitartean sortu ziren, eta bere identitate eraikuntza garai honetan ematen da jatorri tradizional bat ezarriz. Ez dago garai hartako bereberek idatzitako iturririk, gehienbat hauek hizkuntza ez idatzia zutelako. Hortaz, Antzinaroko maurien nahiz Erdi Aroko barbar-en iturri historiografikoak kritikoki begiratu behar dira. Honen inguruko baieztapenak emateko oraindik lan handia egitea geratzen da eta beharrezkoa da berebereen inguruko jatorri tradizionalaren, Beranien eta Madghien ondorengoak direnaren, arrastoa jarraitzea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectberebeakes_ES
dc.subjectetnogenesia
dc.subjectkontaeraren eraikipena
dc.subjectantropologia
dc.subjectMagreb
dc.titleBeranien eta Madghien arrastoen atzetik. Berebereen etnogenesia, VI. eta VIII. mendeak.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-01T10:25:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.identifier.gaurregister122411-910111-09
dc.identifier.gaurassign129984-910111


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record