Dovlatoven "Konpromisoa" eleberriaren euskarazko itzulpenaren azterketa: SESB euskal irakurlearen ikuspegitik ikusita
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Madejón Cambra, Gaizka
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Dovlatoven Konpromisoa eleberrian topatzen diren erreferentzia
kulturalen euskarazko itzulpena aztertuko dugu. Horretarako, corpusgintzan oinarritutako
metodologiari jarraikiz, adibideak corpus elebidun batean (RU-EU) bildu eta sailkatu
ditugu, itzultzailearen lana aztertu ahal izateko.
Lan honen helburu nagusia, euskal irakurleak eleberriaren euskarazko itzulpena
irakurtzerakoan Sobietar Batasunarekiko jasotzen duen ikuspegia ezagutzea da,
itzultzaileak jatorrizko testuak helarazten dituen ideia eta kontzeptuak modu egokian
itzuli dituen ala ez aztertzeko, eta itzulpen-prozesuan sortzen diren zailtasunen aurrean,
itzultzaileak egin ditzakeen hautuak ezagutzeko.