Show simple item record

dc.contributor.advisorMontorio Uribarren, Begoña
dc.contributor.authorDíez Azkárate, Julen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T14:32:24Z
dc.date.available2023-04-17T14:32:24Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60686
dc.description86 p. -- Bibliogr.: p. 29-32
dc.description.abstractAntzerkia antzeztua izateko sortu den literatur genero bat da. Poetizatzeko, biziagotzeko eta pertsonifikatzeko elkarrizketa idatziak dira. Horregatik, antzerkia itzultzeak giza ahalegin erraldoia eskatzen du, eta ahalegin hori ezin izango da inoiz gainerako arte literarioekin alderatu, ezta itzulpen automatikoak ordezkatu ere; izan ere, sintaxitik eta gramatikatik haratago, sinbologiak, metaforek, musikaltasunak eta hizkuntzaz kanpoko ikurrek osatzen dute antzezlana, hala nola imintzioek, intonazioek eta pertsonaiek agertoki gainean dituzten jarrerek. Europako beste antzerkiekin parekatuta, euskal antzerkiak mendeak daramatza atzeratuta antzerkirako hizkuntza-teknikei eta edukiei dagokienez. Duela gutxi arte, euskal antzerkia tradizionalismoan eta abertzaletasunean ibilgetuta zegoen, ildo hori hausteko atzaparrak atera gabe eta topikoetatik tira egiten ez duten beste ikuspegi eta gai zinezko eta sakonetan inspiratu gabe. Ondorioz, egungo antzerki-iraultzaren elur-pilotari bira lagungarriak emateko, GRAL honen helburu nagusia «Venus in Fur» deituriko antzezlan erotiko-sadomasokista itzultzea izan da, euskal kulturan (literaturan, hedabideetan eta zinematografian, besteak beste) oraindik tabutzat jotzen den gai hori azaleratzeaz eta aukera bat emateaz gain, honako xede zehatzagoak betetzeko: euskarari erronka egitea eta zukutzea; euskarazko lexiko sexuala eta lengoaia bortitza aldarrikatzea (irainak eta biraoak); euskal hizkera kolokialaren eta ahozko jardunaren egungo errealitatea islatzea eta obra bakar batean elkarren osagarri izan daitezkeen bi erregistro erabat ezberdinen arteko lokarri bat sortzea. Testuan presente dauden bi erregistro horiek familiartekoa eta jasoa dira. Antzerkiaren hainbat geruza ireki eta ikertu, antzezlanaren euskarazko itzulpena osatu eta haren zenbait zailtasun eta ezaugarri aztertu ostean, bi ondorio nagusi atera ditut. Bata, hitzekiko eta hizkuntza egiturekiko gehiegizko fideltasuna oztopotzat har daitekeela antzerki itzulpenean, antzeztezina izan eta, sorkuntza dela iruditu ordez, bistako itzulpena dela nabaritzen den punturaino gardendu daitekeelako. Bestea, obra bat euskaratzean honako bi joeren oreka aurkitu behar dela: «entzule euskaldunak eroso eta identifikatuak senti daitezkeen espazio bat sortu, maileguez, barbarismoez eta kode-aldaketa txikiez emeki jositako lagunarteko hizkeraren kalko zehatz baten bidez, hizketa praktikoak eta komunikatiboak eraikitzeko asmoarekin» eta «ez utzi inguratzen gaituzten hizkuntza hegemonikoei itzal bat garatzen eta sendotzen euskararen gainean, geure hizkuntza gutxituaren erabateko nortasuna eta berezitasuna galdu nahi ezean, poluzio lexikal eta gramatikal arrotzetan hondoratuta». Hizkuntza: euskara.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectantzerki itzulpenaes_ES
dc.subjectVenus in Fur
dc.titleEuskarara itzulitako antzerkia: "Venus in fur"es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-30T11:11:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister122135-911201-09
dc.identifier.gaurassign129543-911201


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record