UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Euskarazko elkarkari iragangaitzak: lexikoak ala sintaktikoak? (ez baita gauza bera "ikusi gara" eta "ezkondu gara")

Thumbnail
View/Open
GrAL_Bilbao.pdf (316.8Kb)
Date
2023-04-17
Author
Bilbao Hernández, Kristina
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/60687
Abstract
Lan honetan euskararen egitura elkarkari iragangaitzak aztertuko ditut. Euskaraz, egitura elkarkari kanonikoak iragankorrak dira eta elkar anafora elkarkariaren bidez eratzen dira, Mirenek eta Anek elkar ikusi dute esaterako. Alabaina, euren aldean badaude egitura elkarkari iragangaitzak, anafora gabe sortzen direnak, Miren eta Ane ikusi dira bezalakoak. Dena den, lan honetan erakutsiko dudanez, euskarazko elkarkari iragangaitz guztiak ez dira berdinak. Silonik (2012), hainbat hizkuntzatako elkarkari iragangaitzak aztertu ondoren, batzuk lexikoan sortzen direla proposatu du eta beste batzuk, aldiz, sintaxian. Hain zuzen ere, munduko hizkuntzetako elkarkari iragangaitzetan ikus daitekeen aldakortasuna Hiztegiaren edo Sintaxiaren parametroa (ing. Lex(icon)-Syn(tax) parameter) deritzon parametro baten bidez azaltzen du. Silonik (2012) honako ezaugarri hauek dakartza elkarkari lexikoak eta elkarkari sintaktikoak bereizteko: i) elkarkari lexikoak berez elkarkariak diren aditzekin sortzen dira, sintaktikoak ez bezala; ii) elkarkaritze sintaktikoa prozesu emankorra da; iii) elkarkari sintaktikoek datiboa agertu ez arren akusatiboa agertzea onartzen dute; iv) Ezohiko Kasu Markapena (ing. Exceptional Case Marking) duten aditzekin posible dira elkarkari sintaktikoak, lexikoak ez bezala; v) elkarkari sintaktikoak osatzen dituzten aditzek kideko iragankor bat daukate, lexikoek ez ezinbestean; vi) elkarkari lexikoek lokuzioak (ing. idioms) direlakoak sortu ditzakete eta aldaketa semantikoa (ing. semantic drift) jasan dezakete, sintaktikoek ostera ez; vii) aditz-izenak buru dituzten perpausak ez dira elkarkari sintaktikoekin bateragarri, elkarkari lexikoekin baino, eta viii) elkarkari lexikoek soilik sor ditzakete elkarkari etenak (ing. discontinuous reciprocals) (Dimitriadis 2004). Ezaugarri hauek kontuan izanik, nire hipotesia da euskarazko elkarkari iragangaitz asko sintaktikoak direla, aditz gutxi batzuekin elkarkari lexikoak ere badauden arren. Hain zuzen ere, Silonik (2012) ikusi du elkarkari sintaktikoak dituzten hizkuntzetan elkarkari lexiko batzuk ere egon daitezkeela eta ez, aldiz, alderantziz. Horrez gain, elkarkari iragangaitzek galdera teoriko interesgarri bat erakusten dute. Perpausak agerian argumentu bakarra du egitura hauetan, baina bi errol tematiko esleitu behar dira, egilea eta gaia, alegia. Silonik (2012) arazo teoriko honi azalpen bi eman dizkio, elkarkariak sortzen diren gramatikaren atalaren arabera, eta nik euskarara ekarri ditut. Batetik, elkarkari lexikoetan paketatzea (ing. bundling) (Reinhart eta Siloni 2005; Siloni 2012) deritzona proposatu du. Bestetik, elkarkari sintaktikoetan errol tematikoak parasitikoki (ing. parasitic assigment), (Siloni 2012) esleitzen direla defendatu du
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka