Show simple item record

dc.contributor.advisorMunarriz Ibarrola, Amaia
dc.contributor.authorMendia Urrutia, Itziar
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T15:01:58Z
dc.date.available2023-04-17T15:01:58Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60699
dc.description53 p. -- Bibliogr.: p. 29-47
dc.description.abstractAfasiologiaren ikerketak erakutsi du hizkuntza-arazoak ez direla berdin gauzatzen hizkuntzatik hizkuntzara, eta afasiadun elebidunen kasuan, hizkuntza kalteak eta berreskurapena modu ezberdinetara gerta litezkeela elebitasun motaren arabera. Honenbestez, afasiaren ikerketan beharrezkoa da, batetik, hizkuntza-aniztasuna jasotzea sintomen oinarrian dagoen kaltearen izaera ulertzeko eta, bestetik, elebidunengan hizkuntza guztiak ebaluatzea, kaltea ez dadin oharkabean pasa. Hala ere, Beveridge eta Bak-ek (2011) egindako berrikusketa lan batean erakutsi zuten afasiaren ikerketa oso hizkuntza gutxitako afasiadunen datuetan oinarritzen zela (aztertutako lanen % 62 ingeles hiztunei buruzkoa izan zen eta % 8 baino gutxiago zen hizkuntza ez-indoeuroparretako hiztunei buruzkoa) eta ia ez zirela afasiadun elebidunen datuak biltzen ikerketetan (lanen % 3,97 zen afasiadun elebidunei buruzkoa). Gradu amaierako lan honetan, Beveridge eta Bakek (2011) burututako literaturaren berrikusketari jarraipena eman nahi izan zaio, lan berriagoen lagina abiapuntu hartuta. Hain zuzen, afasiaren inguruko nazioarteko literaturan 2015-2019 bitarteko bosturtekoan hizkuntza-aniztasunak eta elebitasunak zein presentzia duten aztertu nahi izan da. Helburu horrekin, 161 artikuluko lagina hautatu da, nazioartean erreferentziazkoa den Scopus datu-basea baliatuz, eta lan horien artean afasiadunen inguruko 110 lan enpirikoak aztertu dira. Hain zuzen, azterketarako honako adierazle hauei erreparatu zaie: hizkuntza-aniztasuna, elebitasuna eta ebaluazioa egiteko baliatutako tresnak. Emaitzek erakutsi dute, batetik, hizkuntza-aniztasunari dagokionez, ingeles hiztunak ebaluatu direla lanen % 64an eta % 88,8an hizkuntza indoeuroparretako hiztunak. Bestetik, afasiadun elebidunen azterketari erreparatuz, ikusi da lanen % 4,5ean soilik ebaluatu direla afasiadun baten hizkuntza bat baino gehiago. Hirugarrenik, elebidunen hizkuntza bat baino gehiago ebaluatu diren lan guztietan galdetu da afasiadunaren hizkuntza historiaren berri. Azkenik, ebaluazio moduari dagokionez, aztertutako lan gehienek (% 92,7) baliatu dute tresna estandarizaturen bat afasiadunen ebaluazio formala burutzeko. Hortaz, hizkuntza-aniztasunari dagokionez, 2000 eta 2009 urteen arteko joera berari eutsi zaio eta tipologikoki oso gertukoak diren hizkuntzetako datuak aztertzera mugatu da afasiari buruzko ikerketa azken urteetan ere. Honek afasiaren oinarrian dauden arazoen izaeraren ezagutza partziala dakar, afasiaren sintomatologia aldakorra izan baitaiteke hizkuntzatik hizkuntzara. Bestalde, elebidunen azterketari dagokionez ere, Beveridge eta Bakek (2011) erakutsitako ehunekotik gertu mantendu da literatura berriagoan afasiadunen ikerketak erakutsi duen ehunekoa. Ehuneko hau bereziki txikia da kontuan hartuta, batetik, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago dela elebiduna eta, bestetik, elebitasunak inplikazioak dituela afasiak eragindako arazoen nolakotasunean zein berreskurapenean. Hirugarrenik, afasiadun elebidunen hainbat hizkuntza aztertzean haien hizkuntza historia arakatzea orokortuta dagoela ikusi da. Eta, azkenik, ebaluazio moduari dagokionez, aztertutako lan gehienek (% 92,7) baliatu dute tresna estandarizaturen bat afasiadunen ebaluazio formala burutzeko, baina ezin ahaztu gehienak hizkuntza handietan egindakoak direla. Honenbestez, 2015-2019 arteko berrikusketa lan honek erakutsi du Beveridge eta Bakek (2011) ikusitako joerei eutsi zaiela hizkuntza-aniztasunari eta elebidunen azterketari dagokionez nazioarteko afasiaren ikerketan. Honen aurrean, komenigarria litzateke aurrera begira afasiaren ikerketa hizkuntza gehiagotara zabaltzea eta afasiadun elebidunen azterketek indarra hartzea.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna afasiologian: 2015-2019 bitarteko artikulu zientifikoak aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-06T07:16:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122948-911683-09
dc.identifier.gaurassign129381-911683


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record