Show simple item record

dc.contributor.advisorAyerbe Sudupe, Mikel
dc.contributor.authorNatxiondo Etxebarria, Paul
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T15:46:49Z
dc.date.available2023-04-17T15:46:49Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60713
dc.description34 p. -- Bibliogr.: p. 33-34
dc.description.abstractLan honen xedea Unai Elorriagaren Iturria (Susa, 2019) lanean nonahi diren metaliteratura zein testuartekotasun baliabideak aztertzea izango da, baina batez ere obraren generoari erreparatuko zaio. Izan ere, Elorriagak ipuingintza landu du lehenbizikoz lan honetan eta Short Story Cycle motako liburu bat ondu du. Hori aztergai izanik, analisi literarioarekin hasi aurretik sarrera teoriko bat egingo da. Lehenik eta behin, ipuin laburren zikloaren inguruko teorizazioan zein beronen ezaugarrietan sakonduko da, bereziki zikloaren barneko ipuin laburrak harilkatzen dituzten elementuetan arreta jarriz. Era berean, metaliteraturaren eta testuartekotasunaren inguruko argibideak ere eskainiko dira. Ondoren, bigarren azpiatalean, ipuin laburren zikloak euskal literaturan duen presentziaz zertzelada batzuk emango dira; euskal kritikagintzan generoaren gatazka zertan datzan aipatzeaz gain, euskaraz idatzi diren ziklo batzuk zerrendatuz eta tarte berezia eskainiz Atxagaren Obabakoaki. Lanaren hirugarren atalean, Iturriaren analisi literarioari ekingo zaio. Atalarekin hasteko, Unai Elorriagaren eta liburuaren oinarrizko aurkezpena zein paratestuak eskaintzen duen informazioa bilduko dira. Jarraian, Iturria ipuin laburren ziklo bezala aztertuko da eta, horretarako, ipuinak elkarrekin lotzen dituzten batasun elementuak banan-banan aztertuko dira; hots, marko narratiboa, gaia, espazioa eta denbora, pertsonaiak eta girotzea. Ezaugarri horien errepikapenak liburua ziklo gisa irakurtzea ahalbidetzen du eta batasuna ematen dio lanari, ipuinak beregainak izan arren batasun handiago baten parte baitira. Genero auziari erreparatu ostean Iturria liburuko alderdi metaliterarioa aztertzeari ekingo zaio, literatura erdigunean baitago liburu osoan zehar. Izan ere, protagonisten ipuinen gaineko solasaldi literarioak dira liburuaren ardatz nagusietako bat. Ondorioz, eta metaliteraturak testuartekotasunarekin duen harreman estuagatik, testuartekotasun erreferentzia asko agertuko dira, eta hori izango da azterketaren azken ikergaia. Atal horretan, testuartekotasun esplizitua zein inplizitua aztertuko dira eta erreferentzia horiek zein marko narratiboak erdigunean jartzen duten Ekialdeko Europa izango da hizpide. Azkenik, lanarekin amaitzeko, ikerketatik ateratako ondorioak aletuko dira.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLiteratur generoaren gatazka, metafikzioa eta testuartekotasuna Unai Elorriagaren "Iturrian"es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-03T07:03:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122718-868999-09
dc.identifier.gaurassign129073-868999


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record