Show simple item record

dc.contributor.advisorMontorio Uribarren, Begoña
dc.contributor.authorBeobide Urkizar, Eider
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T16:24:52Z
dc.date.available2023-04-17T16:24:52Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60735
dc.description72 p. -- Bibliogr.: p. 26-29
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honen helburua literatura itzulpenean sakotzea da, bereziki poesiaren itzulpenean, eta ikasketetan zehar egin dugun moduan, itzulpen praktika bera eta horren gaineko gogoeta uztartu nahi izan dugu, horrela prozesuaren ezaugarri eta zailtasunak identifikatu eta haiek behar bezala aztertzeko. Horretarako, euskarara itzuli gabe dagoen egile garaikide bat aukeratu dugu, Gata Cattana artista polifazetikoa (Adamuz, 1991 - Madril, 2017). Egokia iruditu zaigu literatura eta musika uztartzen zituen egile honen obra lantzea, gaur egun gero eta ohikoagoa den arte generoen tarteko nahasketaren erakusle delako, besteak beste. Beraz, GrAL honetan Gata Cattana idazle eta raperoaren La escala de Mohs poema-liburua hartu dugu oinarri gisa. Horrenbestez, lehenik eta behin, egilearen eta obraren dokumentazio-lan bat egin dugu hurrengo urratsetarako prestatzeko. Pausu horri esker testuinguruan kokatu ahal izan gara eta itzultzeko beharrezkoa genuen informazioa bildu dugu. Jarraian, itzulpen-enkargua sortu dugu, zeinak balio izan digun prozesu guztian zehar geure burua kokatzeko eta gidatzeko. Aipatutako aurreko bi urratsek eragina izan dute itzulpen-prozesuan, hau da, pausu horiek lagundu digute erabakiak hartzeko orduan ebazten zein eta zergatik hartu. Geroxeago, hortaz, poema-lagina itzultzeari ekin diogu, hiztegi (elebakar eta elebidun), corpus, bideo eta erabilgarriak egin zaizkigun tresna guztiekin. Horren ostean, tutorearen gidaritzapean itzulpenak beharrezkoak zituen zuzenketa guztiak egin ditugu. Atal horren ondoren, interesgarria iruditu zaigu itzulpenaren inguruko hausnarketa egitea hiru erronka nagusitan zentratuz: musikalitatea, esaldien ordena eta genero kontuak. Hautatutako poemen laginak aproposak ziren hiru erronkak aztertzeko, eta beraz, haien inguruko gogoeta sakona egitea lortu dugu. Gainera, hausnarketa horretan aukera izan dugu guk aurkitutako zailtasunak idazlearen ezaugarri eta estiloarekin lotzeko, eta ondorioz, gogoeta prozesu baliagarria izan da. Lanarekin amaitzeko, azken atalean gogoeta horri esker ateratako konklusioak aurkeztu ditugu. Bertan, egindako dokumentazio lan, itzulpen eta hausnarketarekin ikasitakoa eta ondorioztatutakoa biltzen saiatu gara ―baita lau urte hauetan zehar ikasitakoarekin lotzen ere―, interesgarria izan daitekeelakoan. Bestalde, azpimarratzekoa da amaierako lan hau baliagarria egin zaigula geure buruari frogatzeko benetan barneratu ditugula ikasketetan landutako gaitasunak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titlePoesia itzulia euskaraz - Gata Cattanaren "Mohs eskala"es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-01T10:25:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister122418-923097-09
dc.identifier.gaurassign129538-923097


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record